Irango gerraren ondorioak arintzeko dekretua aurrera aterako da Kongresuan, PPren erabakiaren zain
Espainiako Gobernuak inbestidurako bazkideen babesa bermatuta du, eta, hortaz, beherapen fiskalak, oinarrizko hornigaiak eteteko debekua eta sektore kaltetuenei laguntzeko neurri orokorrak aurrera aterako dira.
Ezustekorik ezean, gaur Diputatuen Kongresuak oniritzia emango dio Irango gerraren ondorioei aurre egiteko Espainiako Gobernuak aurkeztutako dekretuari. Hauek dira lege dekretuak jasotzen dituen neurrietako batzuk: erregaien eta argindarraren BEZa merkatzea, oinarrizko hornigaiak eteteko debekua eta sektore kaltetuenei laguntzeko neurri orokorrak.
Espainiako Gobernuak inbestidurako bazkideen babesa bermatuta du, Juntsek bere jarrera argitu ondoren. Juntsek iragarri du alde boztatu behar duela, autonomo txikiei BEZa kentzearen truke. EH Bilduk eta EAJk ere dekretua onartzea ahalbidetuko dute.
Zehazki, erregaien eta elektrizitatearen gaineko beherapen fiskalak, enpresen prezioak kontrolatzeko mekanismoak eta herritarrei oinarrizko hornidurak eteteko debekua jasotzen ditu dekretuak. Helburua Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorioak arintzea da.
EH Bilduk aldeko botoa emango du, nahiz eta aurkeztutako neurriak nahikoak ez direla uste duen. Bestalde, EAJk ere dekretua babestuko du, baina Irango gerraren aitzakian datorren urteko aurrekontuak ez aurkeztea aurpegiratu dio gobernuari.
PPren botoa erabakigarria ez den arren, akordiora batzeko deia egin dio Sanchezek Feijoo buru duen alderdiari. PPk ez du argitu, oraingoz, aldeko edo kontrako botoa emango duen, nahiz eta popularrek defendatzen dituzten neurriak jasotzen dituen dekretuak. Feijook, bere aldetik, neurri gehiago onartzeko eskatu dio Gobernuari.
Bozketaren bezperan, Sanchezek eta Feijook aurrez aurreko garratza izan zuten Diputatuen Kongresuan, atzo.
Bestalde, Espainiako Gobernua etxebizitzari lotutako neurriak jasotzen dituen dekretu bat onartu ahal izateko babesak lortzeko lanean ari da.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.