Manifestazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egin Dezagun Bideak 'ausardia' exijitu die Frantzia eta Espainiari

"Itxikeria" albo batera uzteko eta "irtenbide demokratikoa" ekarriko duen "dinamikari" eusteko proposamena egin diete Gobernu biei.
manifa_presoak_bilbo_efe
Manifestazioak 110.000 lagun batu zituen. Argazkia: EITB.

'Egin Dezagun Bidea' plataformak (iragan larunbateko manifestazioa deitu zuen) Espainiako eta Frantziako Gobernuei "ausardia" eta "aurrerapausoak" eskatu dizkie, egungo espetxe politikari amaiera jartzeko helburuarekin.

Bilbon egin duten agerraldian, eta deitzaileen izenean, Beñat Zarrabeitiak eta Nagore Garciak aipatu Gobernuei "erantzukizunez" jokatzeko eskatu diete. "Berehala", ETAren presoen aurkako espetxe politika "krudelarekin" bukatzeko exijitu diete Frantzia eta Espainiari.

"Itxikeria" albo batera uzteko eta "irtenbide demokratikoa" ekarriko duen "dinamikari" eusteko proposamena egin diete Gobernu biei, "preso daudenen eta ihes egin dutenen pertsonak berriz ere etxean egon daitezen".

Bilboko larunbateko manifestazioa gogora ekarri dute (110.000 pertsonek parte hartu zuten) eta Euskal Herriko "gehiengoak" espetxe politikaren amaieraren alde egin zutela adierazi dute.

"Erantzukizunez eta heldutasunez" aurrera egiteko unea dela iritzi dute Egin Dezagun Bideak plataformako kideek. Legea "aitzakitzat" ez erabiltzeko eskatu diete Espainiari eta Frantziari, "legeak egin eta alda daitezkeelako".

Zarrabeitiaren hitzetan, "dispertsioa" edota gaixo daudenen presoak aske uztea "egun batetik bestera" alda daitezkeen gauzak dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X