Eusko Legebiltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Foroan ez badago, ezker abertzaleak Ganbera desegitea eskatuko du

Maribi Ugarteburuk esan du lehendakariak urratsa eman duela, baina Legebiltzarreko batzorde berezian ezker abertzaleak, "gainerako alderdien baldintza berberekin", lekua izan behar duela.
18:00 - 20:00
Ezker abertzaleak Legebiltzarra desegitea eskatuko du, foroan ez badago

Ezker abertzaleak esan du lehendakariak iragarritako batzorde berezian lekua izan behar duela eta "gainerako alderdien baldintza berberekin" parte hartu behar duela. Horrela ez bada, Eusko Legebiltzarra desegitea eta hauteskundeak deitzea eskatuko duela iragarri du.

Maribi Ugarteburuk agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, Juanjo Agirrezabalak (EA) eta Oskar Matutek (Alternatiba) lagunduta, Patxi Lopezek bere planaren xehetasunak azaltzea amaitu eta gero.

Ugarteburuk uste du lehendakariak urratsa eman duela, baina Euskal Herriko gatazkaren "bertsio partziala" eman izana kritikatu dio. "Euskal gizarteak exijitzen duen mailan ez da egon eta garaileak-galtzaileak eskemari eusten dio oraindik", deitoratu du.

Gatazka politiko bat dagoela ukatzea eta Legebiltzarrean abian jarri nahi duen batzorde berezi horretatik ezker abertzalea alboratu nahi izatea leporatu dio.

Ugarteburuk azpimarratu duenez, ezker abertzaleak "prestutasun osoa" dauka elkarrizketarako foro batean parte hartzeko, "gainerako agente politikoekiko baldintza berdinetan bada".

Ezker abertzaleari Legebiltzarreko batzordean parte hartzea galarazten bazaio, Gasteizko Ganbera desegitea eta hauteskundea deitzea eskatuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko PPren ustez, Espainiako erregearen hitzaldia "lezio bikaina" da demokratentzat

Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusi Esther Martinezen ustez, Felipe VI.a Espainiako erregearen Gabon gaueko hitzaldia "lezio bikaina" izan zen demokratentzat, demokrazia eta askatasuna defendatzeko egindako deiagatik. "Herritarren erantzukizunari dei egiteko lezio baliotsua, askatasunean oinarritutako bizikidetzatik abiatuta, erronkak eraiki eta aurre egin ahal izateko", ziurtatu du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk faltan bota ditu diktadurari, euskal eta kataluniar nazioei eta euskarari buruzko aipamenak Erregearen diskurtsoan

Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Felipe VI.aren Gabonetako diskurtsoan hainbat hutsune somatu dituela esan du, besteak beste, frankismoaren amaierari eta diktadura eta Trantsizioko dokumentuak desklasifikatu beharrari buruzko erreferentzia esplizituagoa, baita euskal eta kataluniar nazioaren aitortza ere. Vaquerok ere deitoratu du Erregeak ez aipatzea euskararen erabilerari lotutako azken eraso eta eztabaidak, aurten garrantzi berezia izan dutenak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X