Indiara bidaia ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Krisiak Indiako proiektuak ez oztopatzearen alde egin du Patxi Lopezek

Lehendakariak igande honetan amaitu du kooperazioari emandako denbora eta astelehenetik aurrera enpresa-misioari helduko dio.
Patxi Lopez eta Vicente Ferreren alarguna. Argazkia: Irekia

Patxi Lopez lehendakariak Jaurlaritzaren eta Vicente Ferrer Fundazioaren arteko elkarlanari eustearen alde egin du, eta, krisia eta murrizketak egon arren, Indiako zenbait proiektu "ez liratekeela gelditu behar" adierazi du.

Kooperazioari dagokion bidaiaren zatiaren balantzea egiterakoan, lehendakariak azpimarratu egin du merkataritza-misio batek kooperazio proiektuak bisitatzeko denbora ematen duen lehen aldia dela. Bere ustez, Jaurlaritzak kooperazioari dirua ematea "euskal gizartearen elkartasunaren isla baino ez da".

Lehendakaria gustura agertu da "milaka kilometrora hartutako erabakiek" Indian eragina dutela ikusita eta "pertsonen bizitza duintzeko" balio dutelako. Zentzu horretan, Indiara egindako bisitak Vicente Ferrer Fundazioarekin egiten ari diren elkarlana "denboran luzatzea" ekarriko du "horrela merezi duelako".

Vicente Ferrer Fundazioa

2008tik 2011ra, Patxi Lopezen Gobernuak 3,1 milioi euro eman dizkio Indiari, eta horietatik 1,7 milioi Vicente Ferrer Fundazioaren proiektuek jaso dute.

Diru horien laguntza jaso duten zenbait proiekturi bisita egin die lehendakariak igandean. Patxi Lopez eta euskal delegazioa Kothapallithanda herrira joan dira. Bertan, nekazaritza ekologikoarekin lotuta dagoen proiektuan, genero indarkeriaren biktima izan diren emakumezkoen talde batekin lan egiten dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X