Adierzpenak irrati batean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkullu: "Llorentek zintzoa izan beharko luke"

“Llorente bezalako jokalari batek ez du behar besteko azalpenik eman orain arte”, azpimarratu du.
urkullu_pnv_efe
Iñigo Urkullu EBBko presidente eta EAJko lehendakarigaia. Argazkia: Efe

Iñigo Urkullu EAJko presidentearen ustez Fernando Llorente Athleticeko aurrelaria " zintzoa izan beharko luke eta zergatik berritu ez duen azaldu beharko luke".

Punto Radio irratian eginiko adierazpenetan, Urkulluk Athleticeko bazkide gisa esan du jokalariak edo bere inguruak zintzoak izan beharko luketela jarraitzaileekin, eta ez berritzeko erabakiaren arrazoiak eta bi zuzendaritzekin aldi berean negoziatzeko arrazoiak azaldu beharko lituzketela.

"Llorentek ez du behar besteko azalpenik eman orain arte", azpimarratu du.

Horrez gain, nahiz eta ezin izango duen bertan egon, Eibarko Arrate mendatean bukatuko den Espainiako Itzuliaren etapa bukaera ikustea gustatuko litzaiokeela esan du. "Albistegietatik jarraituko ditut etaparen nondik-norakoak".

"Kolokolokeria bat"

Zezenketengatik eta horien etorkizunarengatik ere galdetu diote Urkulluri, eta testuingurutik ateratzen den gai bat dela esan du. "Hiru hiriburuetan dauden zezen plazez gain, euskal geografian badaude arkitektura propioa duten hainbat zezen plaza, eta horrek zerbait esan nahiko du".

Dena den, Illunben ospatutako korrida batean toreatzaile batek bere muletan ikurrina zuela faena bat egitea "kokolokeria bat" iruditu zitzaion.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X