Bakegintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egiaztatzaileak Euskal Herrian izango dira prozesuari bultzada emateko

Bisita Sorturen lehen kongresuaren aldi berean izango da. Lehen kongresu hori otsailaren 23an egingo dute, Iruñean.
Nambiar, Manikkalingam eta Ravenbergen, egiaztatzaileen taldeko hiru kide. Efe.
Nambiar, Manikkalingam eta Ravenbergen, egiaztatzaileen taldeko hiru kide. Efe.

Ram  Manikkalingamen zuzentzen duen egiaztatzaileen taldea Euskal Herrira iritsiko da aste honetan (astelehen edo astearterako espero dituzte) bilera sorta egiteko asmoarekin. Bilera horien barruan Iñigo Urkullu lehendakariarekin biltzeko aukera ere izan dezakete, hala eskatuz gero.

Bisita Sorturen lehen kongresuaren aldi berean izango da. Lehen kongresu hori otsailaren 23an egingo dute Iruñean.

Urtarrilean ere Euskadin izan ziren Fleur Ravensbergen eta egiaztatzaileen taldeko beste bi kide, presoen eta ETAren egoera gertutik jarraitzeko.

Bisita hori Iñigo Urkullu lehendakariak eta Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak izan zuten bilera baino bi egun arinago izan zen.

2011tik

"ETAren su-etenaren egiaztatzaileen nazioarteko batzordea" (CIV) Manikkalingam eta bake prozesuetan eta segurtasunean adituak diren beste bost pertsonak osatzen dute.

Batzordea 2011ko irailean sortu zuten, ETAk ekintza armatuen behin betiko etena iragarri baino hilabete arinago.

Mannikalingam eta Powell Oslon bildu dira azken asteetan, Josu Ternera, David Pla eta Iratxe Sorozabal ETAko kideekin, Norvegiako Gobernuaren oniritziarekin.

Urkullurekin elkarrizketak

Egiaztatzaileen asmoa ETAri keinuak egiten jarraitzea komeni dela konbentzitzea da, indarkeriaren etena iragarri ostean prozesuan geldialdiak egotea saihesteko.

ETArekin hitz egiteaz gain, Manikkalingamek harreman zuzena du Urkulluren Gobernuarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X