Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Legebiltzarreko saioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduren hiru proposamen onartu dituzte, EAJren babesarekin

Ajuria Eneako 10. puntua, biktimak eta gizartearen eta ''irtenbide prozesuaren'' arteko harremana jorratzen zituzten proposamenek jeltzaleen babesa jaso dute.
Julen Arzuaga Legebiltzarrean eitb

EH Bilduk Eusko Legebiltzarreko bake eta normalizazio saio monografikoan aurkeztu dituen proposamenen artean hiruk egin dute aurrera, EAJren babesarekin.

Ostiral honetako saioan, bakerako 'zoru etikoa' berretsi dute EAJk, PSEk eta PPk, baina ez da izan aurrera egin du proposamen bakarra.

Izan ere, EH Bilduk aurkeztuta, Ajuria Eneako 10. puntua, biktimak eta gizartearen eta ''irtenbide prozesuaren'' arteko harremana jorratzen zituzten proposamenek ere aurrera egin dute, EAJren botoei esker.

Zehazki, Ajuria Eneako 10. puntua jaso eta Estatuaren ''eta indarkeria bertan behera utzi nahi dutenen arteko elkarrizketa''ren alde aurkeztutako ebazpenak aurrera egin du.

''Biktima guztiak aitortu'' eta ''biktima guztiek konpontzea, birgaitzea eta jasandako eskubide urraketa berriz ez errepikatzeko bermea merezi'' dutela jasotzen duen testuak ere babes nahikoa jaso du.

Gizarteak ''irtenbide prozesuan'' parte hartzearen aldeko proposamenak ere aurrera egin du.

Beste batzuk, bidean

EH Bilduren beste hainbat proposamen bidean gelditu dira, tartean Legebiltzarrean ''oinarri eta jatorri politikoa duen eta Espainiako eta Frantziako estatuen inplikazio duen gatazkaz'' hitz egiteko proposamena, eta ''Euskal Herriko preso eta errefuxiatuak etxera itzultzeko irtenbide integrala'' defendatzen zuen testua.

UPyDren proposamenak

Legebiltzarrak, bestalde, UPyD alderdiak aurkeztutako bi proposamen onartu ditu.

Horietako batean, ETA ''baldintzarik gabe disolbatzea, egindako kaltea aitortzea eta Justiziarekin kolaboratzea'' eskatu dute. PSE, PP eta UPyDren babesarekin egin du aurrera.

Besteak, biktima guztiei ''merezi duten moduan'' arreta eskaintzea eskatzen zuen. EH Bildu izan da kontra egin duen bakarra.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X