Bakearen Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otegiri bakearen saria emategatik deklaratuko du Gernikako alkateak

11:00etan hartuko diote deklarazioa Jose Maria Gorroñori, Gernikako auzitegian. Apirilaren 26an Arnaldo Otegiri bakearen saria emateagatik Dignidad y Justiciak helegitea jarri zuen.
Otegiren eta Eguigurenen alabek saria jaso zuteneko unea
Gernika saria Otegi Eguiguren alabak eitb

Arnaldo Otegi Batasuneko eledun ohiari bakearen saria eman izanagatik,  Jose Maria Gorroño (EA) Gernikako alkateak inputatu gisa deklaratuko du gaur, 11:00etan Gernikako auzitegian. Dignidad y Justicia taldeak jarri zuen helegitea.

Peio Urizar EAko idazkari nagusiak eta EH- Bilduko hainbat ordezkarik lagunduko diote Gorroñori auzitegira, babesa adierazte aldera. Mertxe Aizpurua eta Iratxe Lopez de Aberasturi ere, Udalbiltzako presidentea eta presidenteordea, hurrenez hurren, bertan izango dira.

Bakeari  eta adiskidetzeari egindako ekarpenagatik, 2013ko bakearen saria Otegiri ematea onartu zuen Gernikako Udalak. Egun, Logroño espetxean dago preso Otegi, Batasuna berrantolatzen saiatzea egotzita.

Jesus Eguiguren PSE-EEko presidenteak ere jaso zuen sari berbera, apirilaren 26an Gernikan, bonbardaketaren 76. urteurrenaren harira egin zen ekitaldian. Hain zuzen, bi politikarion alabak izan ziren saria jasotzera joan zirenak.

Gorroñoren auzipetzearen berri izan orduko, Unai Ziarreta  EAko Politika Instituzionaleko idazkariak gogor gaitzetsi zuen epailearen erabakia, ‘nazioartean, giza eskubideen alorrean, Espainia barregarri geratzen dela’ azpimarratuz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X