Eredu autonomikoak porrot egin duela dio Joseba Egibarrek
Iñigo Urkullu lehendakariak 2015ean egin nahi duen estatus politiko berriari buruzko galdeketaz aritu dira alderdiak gaur Radio Euskadiko tertulian.
Joseba Egibar jeltzaleak esan du, gaur egungo Autonomia Estatutua ez duela nahikotzat jotzen Eusko Alderdi Jeltzaleak eta, beraz, beharrezkoa dela prozesu bat abian jartzea, herri honek bere etorkizuna erabaki dezan. Izan ere, Egibarrek adierazi du kontsultaren data, 2015a erreferentzia besterik ez dela. "Lehen lehenik sujeto politikoa definitu behar da eta ondoren alderdi guztien artean hitzartu nola gauzatu autodeterminazio eskubidea" gaineratu du.
Maeztuk Ibarretxe plana nola bukatu zen gogoratu du
Dani Maeztuk, bere aldetik, Ibarretxe plana nola bukatu zen gogora ekarri du. "Denok dakigu zein izan zen Espainiako Estatuaren erantzuna. Hori da gure lehenengo kritika. Kostituzioaren barruan izan behar bada, denok dakigu zein den ibilbidea " gaineratu du.
Pastorrek Lehendakariaren planak ez dituela babestuko esan du
Alderdi sozialistaren bozeramaileak, berriz, Lehendakariaren planak ez dituela babestuko eta "testu konkretu bat" eskatu du. "Gobernua eta EAJ buzti egin behar dira eta egin nahi dutena jasoko duen testu konkretu bat helarazi behar dute" azpimarratu du. Halaber, "edozein aldaketak adostasun zabala eskatzen duela" gaineratu du.
Oyarzabalen ustez ekonomia arazoak estali nahi dira
Iñaki Oyarzabal popularrak, bestalde, hitzez hitz esan du, ekonomia arazoak estaltzeko erabiltzen dela Estatus Politiko berriaren kontu hau. Ez du ulertzen hain ondo funtzionatu duen Autonomia Estatutua aldatu nahi izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
"Kontrolez kanpo dagoen merkatuan" esku hartzea beharrezkotzat jo du Otxandianok
Euskal Herrian dagoen arazorik larriena eta herritarren kezka nagusia etxebizitza dela nabarmendu du EH Bilduk, eta kritikatu du Jaurlaritzak ez duela egoerak eskatzen duen etxebizitza politikarik ezarri.
Ubarretxenak azpimarratu du "aurrerapausoak" eman direla aireportuen gaineko negoziazioan
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatu du Euskadik parte hartu ahal izan beharko lukeela 13.000 milioi euroko inbertsioak bideratuko dituen dokumentuan, eta tasei eta estrategiari buruz erabakitzeko ahalmena ere bai.
Alba Garcia: "Harrigarria iruditzen zait EH Bilduk horren arin jotzea euskal eskuinarengana"
Gabriel Rufianek proposatutako ezkerreko aliantzari buruz galdetuta, Alba Garcia Sumarren koordinatzaile nagusiak adierazi du EH Bilduk argi utzi duela hauteskunde-aliantza bat egitekotan EAJrekin elkartuko litzatekeela.
Diez Antxustegi, EAJk PSE-EErekin duen harremanaz: "Politikan ez gaude elkarrekin errietan ibiltzeko; ni ez naiz horrelako borroketan sartuko"
Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Euskadi Irratiko mikrofonoen aurrean esan du, oro har, egunerokoan PSE-EErekin harremana ona dela. "Egunen batean gustatzen ez zaigun zerbait entzun behar badugu, ba onartu egin beharko dugu, baina gu ez gaude hemen horretarako".
Aireportuetan 13.000 milioi euroko inbertsioa ekarriko duen Aenaren egitasmoan parte hartzen ahaleginduko da Jaurlaritza
Ubarretxenak defendatu du Euskadiko hiru aireportuen inguruko plan estrategikoan Jaurlaritzak zer esana izan behar duela.
Espazio publikoetan burka eta niqab-a debekatzeko Voxen lege proposamenaren alde bozkatuko du PPk
Abascalen alderdiak bultzatutako ekimena astearte honetan eztabaidatuko dute Diputatuen Kongresuan.
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago agertu dira Amurrion
Esan sindikatuak gertatutakoa salatu du, eta ertzainei heriotza opatzea "euskal polizien aurkako indarkeria legitimatzen duen mezua" dela adierazi du. Hala, "berehalako eta ñabardurarik gabeko" gaitzespen publikoa eskatu die indar politiko guztiei.
Ubarretxenak astelehen honetan ekingo dio aireportuen eskumena Euskadira eskualdatzeko negoziazioari
Ubarretxenak defendatu du Euskadiko hiru aireportuen inguruko plan estrategikoan Jaurlaritzak zer esana izan behar duela.
Matute (Rufiani ezetz esan ostean): "Beti defendatu dugu ekintza politikoaren batasuna"
EH Bilduk Espainiako Kongresuan duen bozeramailearen ondokoak "ekintza politikoaren batasuna" eta "ekintza elektoralaren batasuna" bereizi ditu, eta esan du "beti" babestuko dutela lehenengoa, eta "eskuin-muturra boterera ez iristeko hainbat ekimen" bultzatzeko konpromisoa hartu dutela.
Berrarmatze nuklearra "apustu arriskutsua" dela esan die Sanchezek NATOko kideei
Municheko Segurtasun Konferentzian egindako hitzaldian, "elkartasunaren, enpatiaren eta lankidetzaren balioetan inbertitzearen alde" egin du Espainiako Gobernuko presidenteak.