Urkullu:'Konstituzioak badu zirrikiturik Euskadi nazio gisa onartzeko'
Politika Orokorreko Osoko Bilkuraren biharamunean, Euskadi Irratiari eskaini dio elkarrizketa Iñigo Urkullu lehendakariak. Bere hitzetan, Euskadi 'nazio gisa aitortzeko zirrikiturik' eskaintzen du Espainiako Konstituzioak. 'Zirrikitu horiek aprobetxatu behar ditugu', esan du.
Atzoko saioan aurkeztu zuen proposamenak, 'aniztasunen araberako akordioak' bilatzen dituela esan du lehendakariak. 'Aniztasunen araberako akordioak, abertzale eta abertzale ez direnen artean. Legealdi hasieran planteatu nuen metodologia; aipatzen dudan aniztasuna Legebiltzarrean dago eta Legebiltzarra da eztabaidarako foroa. Juridikoki ondo oinarritutako proposamena gauzatu behar dugu, legediak uzten dituen zirrikituak aprobetxatuz', esan du.
Nolanahi ere, edozein akordiok, 'Espainiarekin adostutakoa' izan beharko lukeela adierazi du Urkulluk. Eskoziaren eredua jarraitu beharko genukeela nabarmendu du.
'Urratsak eman behar ditugu; ze Euskal Herri nahi dugun, ze Euskal Herri ulertzen dugun, zeintzuk dira esparru juridikoak Espainian … Epe luzera begiratu behar dugu. Gaur egun, apustua Europan egotea da, Europako Batasunean egotea. Guzti hori garatu behar da, jakinda gure errealitatea zein den. Zazpi lurraldez osatutako Euskal Herria dut buruan, baina pragmatismoa erabiliz, denon borondateak errespetatuz'.
Galdeketa
Espainiako Konstituzioak 'badu zirrikiturik Euskadi nazio gisa aitortzeko'. 'Espainia bera, nazioen nazioa da. Begi-bistan dago, Kataluniako, Euskal Herria edo Galiziako egoera ikusita. Beste malgutasun batekin jokatzeko aukera eman beharko liguke Espainiak'.
Ildo honetan, Erresuma Batuaren eredua ekarri du gogora: 'Erresuma Batuak onartzen du nazio ezberdinez osatuta dagoela. Bide hori jarraitu beharko genuke', esan du.
Estatus berriari buruzko galdeketa, legealdi honetan bertan egiteko asmoa eusten diola berretsi du Urkulluk. 'Nahiko nuke legealdi honetan bertan egitea galdeketa, kanpainan proposatu nuen bezala. 2015 inguruan nahiko nuke , Legebiltzarrean eztabaida egin ondoren. Eztabaida hori euskal gizarteak berretsi beharko luke'.
Krisia
Atzo iragarri zuen ekonomiaren susperraldiari buruz galdetuta, Urkulluk adierazi du industriatik etorriko dela hazkundea. 'Lehentasunak finkatu ditugu: amore eman dugu hainbat programetan eta industria jarri dugu helburutzat. Hainbat adostasun lortu ditugu instituzioekin eta finantza erakundeekin. Nazioartera begira jarri gara. Horrek industriaren susperraldia ekarriko du. Espainia gure merkatuaren herena izan da, orain arte, baina hori erorita dago. Gureari begira eta nazioartera begira jarri gara'.
Desarmea
Aspaldion, hitzetik hortzera dabilen ETAren balizko desarmeri buruz, berriz, ‘itxaropentsu’ dagoela esan du. 'ETAri dagokio desarmea. Orain arte entzun dugu ETAk baduela borondatea. Beraiek esandakoa da. Nik ez dut susmoei buruz hitz egiten, baina, itxaropentsu nago. Bi urte beteko dira ETAk indarkeria ekintzak utzi zituenetik. Bi urte eta gero, gizarteak normalizazioa behar du, beste erronka batzuk ditugu. Ba, hortaz, urratsak eman beharko dituzte. Ezker abertzalearentzat urrats hau ikustaraztea beharrezkoa da', zehaztu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak muga-kontrolak berrezarri dizkie Italiatik datozen bidaiariei
Portu eta aireportuetako kontrolak irailaren 7ra arte egongo dira indarrean, eta ausaz egingo dituzte, Italiako migrazio-presioaren aurrean.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.