Urkulluk EAJ-PSE ituna 'zabaltzea' proposatu du, suspertzea arintzeko
EAEko ekonomiaren suspertzea "arintzeko eta hobetzeko", EAJren eta PSE-EEren arteko akordioa gainontzeko alderdi politikoei zabaltzea proposatu du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak. Horren hitzetan, suspertzea "oinarri sendo baten gainean" eman behar da.
Politika Orokorreko Osoko Bilkuran egindako hitzaldia Euskadik gaur egun duen egoera ekonomikoan oinarritu du Urkulluk. Besteak beste, Jaurlaritzak ikasturte honetan krisiari ekonomikoari aurre egiteko martxan jarriko dituen neurri ekonomikoak iragarri ditu,.
Datorren urtean ere, Aurrekontu "gogorra" onartuko dutela esan du Urkulluk. 2013. urtean Euskadiko ekonomiak % 1,2 egingo du behera eta langabezia-tasa % 14an kokatuko da, "krisialdi osoko daturik txarrena".
"Krisiaren errealitatea aintzat hartuta, gure helburua kolpeari eustea izan da. Gaur esan dezakegu krisiaren urak kontrolpean ditugula. Orain, suspertzeari ekin behar diogu, ilusio faltsurik gabe baina itxaropentsu", azpimarratu du.
Datorren urterako hazkundea iragarri du
Egoera "txarra" dela onartuta, Urkulluk % 1eko hazkundea iragarri du datorren urterako (Jaurlaritzak hazkundea % 0,8koa izango zela adierazi zuen). Euskadi "hazi egingo da", esan du lehendakariak, eta "oinarri sendo baten gainean" haziko dela berretsi du.
"Garai hobeak" datozela adierazten duten datuak
Etorkizuna "hobea" izango dela erakusten duten datuak esan ditu Urkulluk bere hitzaldian. Besteak beste, esportazioen hazkundea aipatu du. Urteko lehen seihilekoan % 2,5 hazi direla azpimarratu du. "Joera hori mantendu egingo dela aurreikusten dugu", adierazi du.
Barne Produktu Gordinaren eboluzioari buruz, 2013ko bigarren hiruhilekoan "inflexio puntu bat" izan dela gogoratu du lehendakariak. EAEko ekonomiak % 0,1 egin du behera, "eta horrek itxaropena suspertu egiten du".
EAJ
Joseba Egibar Eusko Alderdi Jeltzaleko ordezkariak lehendakariak aurkeztu duen "estatus berria" eta erabakitzeko eskubidea lotu ditu.
Era berean, Euskadi "subjektu politiko" bezala aitortzea ere ideia horrekin lotu du. EAJ alderdiak euskal autogobernuaren inguruan duen ikuspuntua azken hauteskundeen aurkeztutako programan jasota dagoela adierazi du Egibarrek. "Gure helburua estatutuaren markotik haratago joatea da", esan du.
EH Bildu
Bestalde, krisi ekonomikoari aurre egiteko subiranotasunaren "euskal bidea" martxan jartzea proposatu dio Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak Urkulluri. Ekonomia-estatus berria dikotomia "benetakoa" ez dela ziurtatu du Mintegik.
Ekonomia "erantzun propioa emateko kapaz garen heinean" konponduko da, eta horretarako "gure estatusa zein den argitzea ezinbestekoa da, nork erabakiko du kristik nola ateratzen gara", Mintegiren ahotan.
PSE
Aldebakarreko plan soberanistak ez dituztela onartukoohartarazi dio Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak lehendakariari. Edonola ere, EAEko herritarren arteko batasuna eta adiskidetasuna lortzeko itun berri bat egitea proposatu dio.
Batasuna eta askatasuna oinarri izango dituen garai berri bat abiatzeko gonbidapena egin dio Lopezek lehendakariari, gatazkak gainditzeko balioko duena.
PP
Arantza Quiroga Euskadiko PPko presidenteak EAJ eta PSEk sinatutako zerga-ituna izan du hizpide. PPko buruzagiaren iritziz, ituna "akats bat da" eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako lurralde historikoen subiranotasunaren aurka doa.
Krisitik irteteko neurri guztietan lagun izango duela adierazi dio Quirogak Urkulluri, egungo egoera ekonomikoa gainditzeak "ez baitu prezio politikorik".
UPyD
Euskadirentzat proposatzen duen estatus politiko berria zehazteko eskatu dio Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak Urkulluri; hala nola, "abian noiz jarri nahi duen, zein ezaugarri izango dituen eta hiritarrengan zer eragin izango duen".
Estatus politikorako proposamena zehazteko ausardiarik ez izana egotzi dio Urkulluri eta beste talde parlamentarioek proposatzen dutenari hainbeste ez begiratzeko eskatu dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.