Gasteizko Udala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alonsok sinatutako alokairua ikertzeko batzordea eratu dute Gasteizen

Oposizioko talde guztiek bultzatu dute batzordearen eraketa. Alfonso Alonso alkate ohiak 2007 urtean sinatutako alokairu bat ikertuko du batzordeak.
Gasteizko Udalean sortutako ikerketa batzordea. Argazkia: EFE
Gasteizko Udalean sortutako ikerketa batzordea. Argazkia: EFE

Gasteizko Udalak 2007 urtean Alfonso Alonso alkate ohiak sinatutako alokairu baten kontratua ikertzeko batzorde berezia sortu du gaur. Batzodeak San Antonio kaleko udal bulegoen alokairua ikertuko du.

Javier Maroto (PP) gaur egungo alkateak, goizean sinatu du izendapenen dekretua. Horren arabera, Alderdi Sozialistako Maite Berrocal eta Marian Gutierrez batzordearen presidentea eta presidente ordea dira.

Batzordea zuzentzeko proposamen bakarra osatu dute bi zinegotzi sozialistek eta oposioko talde guztien aldeko botoak jaso ditu. Udaletik adierazi dutenez, Alderdi Popularra abstenitu egin da. Bihar egingo du batzordeak lehen bilera. Udal taldeen proposamenak jasotzeko epeak eta lan metodologia zehaztuko dira lehen bilera horretan.

Oposizioko alderdi guztiek bultzatu dute bartzordea eta 2007an sinatutako alokairu bat ikertzea du helburu. Alfonso Alonso orduko alkateak, Gonzalo Anton enpresariaren Sbayre SA enpresarekin 20 urterako kontratua sinatu zuen. Opozioak adierazi duenez, "hilero 49.254 euro ordaintzen ditu alokairuarengatik Udalak, 2007an adostutakoa baino lau aldiz gehiago".

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X