Parot doktrina bertan behera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lege-aldaketa eskatu du UPNk, askatutako presoak irakasle ez izateko

Hala, zuzenketa aurkeztuko dio Kode Penal berriaren erreformari, terrorismoagatik aurrekariak dituzten pertsonek irakasle izateko duten eskubidea debekatu dezan.
Yolanda Barcina
Yolanda Barcina

Terrorismoagatik edo delitu sexualengatik zigortutako pertsonak irakasle lanetan aritzea ekiditeko legea aldatzearen alde azaldu da ostiral honetan Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea.

Nafarroako erkidegoan Funtzio Publikoaren Estatutua aldatzeko asmoa azaldu du Barcinak, eta Kongresuan ekimena ere aurkeztuko duela aurreratu du. Zehazki, zuzenketa aurkeztuko dio Kode Penal berriaren erreformari, terrorismoagatik aurrekariak dituzten pertsonek irakasle izateko duten eskubidea debekatu dezan.

Barcina ''kezkatuta'' agertu da, Guardia Zibilak ezker abertzalearen eta Nafarroako hezkuntza publikoaren inguruan egindako txostenaren ondoren. Txosten horretan, Guardia Zibilak ''muturreko abertzaleek'' Nafarroako hezkuntza sistema ''kontrolatzeko'' interesa omen dutela ohartarazi du. Bertan emandako datuen arabera, Nafarroako Hezkuntza publikoko irakasleen % 5ek lotura izan du ETArekin, eta % 26k, berriz, ezker abertzalearekin.

Carmen Alba Gobernuak Nafarroan duen ordezkariaren arabera, Guardia Zibilaren txosten hori ''terrorismoaren kontrako borrokaren baitan egiten dutenen artean beste bat'' baino ez da.

Erreakzioak

LAB sindikatuarentzat D eredua kriminalizatzea du txostenak helburu, 1.600 irakasle ikertuz.

Irakasleak eta gurasoak biltzen dituen Sortzen elkarteak ere kezka agertu du, eta euskaraz ikasteko eskubideen defentsan lanean jarraituko dutela azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X