Guardia Zibilaren txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Parlamentuak babesa agertu die D ereduko irakasleei

Ganberak azalpenak eman ditzan eskatu dio Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariari.
Nafarroako Parlamentua
Nafarroako Parlamentua

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak adierazpena onartu dute astelehen honetan, D ereduko irakasleei babesa agertzeko, Guardia Zibilaren txosten polemikoaren ostean.

UPNk eta PPNk ez beste talde guztiek gogor kritikatu dute txostenaren edukia, eta irakasleak kriminalizatu nahi izatea deitoratu dute. Izan ere, ikastoletako irakasleen % 25ek ETArekin edo ezker abertzalearekin lotura dutela esan du Guardia Zibilak.

Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak aitortu egin du txostena izan badela, eta irakurri egin duela. Alderdiek, baina, horren berri jaso ez dutela esan dute.

Patxi Leuza Geroa Baiko parlamentariak proposatuta, Ganberak onartu egin du Jose Iribas Hezkuntza kontseilariari agerraldia egitea eskatzea, horren inguruko azalpenak eman ditzan.

Carmen Albari ere eskatu diote Parlamentuan agertzea, eta "legez behartuta" ez badago ere, azalpenak ematea onartzea espero dutela esan dute Bilduk eta Aralar-NaBaik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X