'Closer' aldizkaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2011. urtean hasi zen Hollande eta Gayeten arteko harremana

Gayeten Parisko etxebizitzan hainbat hitzordu egin dituztela adierazi du Closer aldizkariak, baina, 2013ko ekainean, etxe bat aurkitu zuten Cirque kalean, Eliseotik gertu.
Francois Hollande eta Julie Gayet EFE
Francois Hollande eta Julie Gayet EFE

François Hollande eta Julie Gayeten arteko harremana 2011. urtean hasi zela argitaratu du gaur Closer aldizkariak, iragan astean Frantziako presidentearen eta aktorearen argazkiak zabaldu zituen hedabide berberak.

Harremana hasi zutenean, Frantziako Alderdi Sozialistaren hautagaia zen Hollande. Iturri beraren arabera, bikotea hainbat tokitan izan da azken urte hauetan. 2012ko hauteskundeak egin ondoren, aktorearen bulegotik gertu dagoen lokal bat erabili zuten elkarrekin egoteko, baina, bertako atezaina argazkiak egiten saiatu zela ikusita, tokiz aldatzea erabaki zuten.

Gayeten Parisko etxebizitzan ere hainbat hitzordu egin dituztela adierazi du Closer aldizkariak, baina, 2013ko ekainean, etxe bat aurkitu zuten Cirque kalean, Eliseotik gertu. Izan ere, bertan egin dira aldizkariak argitaratu dituen argazkiak.

Hedabide horren arabera, iragan udan Greziara ez joatea erabaki zuen Hollandek (Valerie Trierweiler, bere bikotekide ofiziala, bertan zegoen), Julie Gayet aktorearekin Tullera joateko.

Aktorearen familiak Hollande ezagutzen du dagoeneko, eta, Closer aldizkariak gaur argitaratutakoaren arabera, Gabonetan lau egunetan izan ziren elkarrekin Cirque kaleko etxebizitzan.

Aldizkariak onartu egin du aktorearen salaketa jaso duela. Gayetek 54.000 euro eskatu dizkio, kalte-ordain gisa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X