Bake prozesua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bake prozesuari bultzada emateko pausoak eman dituzte bitartekariek

Powell eta McGuinness hartu dituen lehena Andoni Ortuzar EAJren presidentea izan da, eta gero PSE-EEren, ezker abertzalearen, Geroa Bairen eta Jonan Fernandezen txanda izan da.
18:00 - 20:00
Nazioarteko bitartekariak alderdiekin eta Jaurlaritzarekin bildu dira

Jonathan Powell eta Martin McGuinness Euskal Herriko bake prozesurako nazioarteko bitartekariek euskal alderdietako eta Jaurlaritzako ordezkariekin bilerak egin dituzte egun osoan zehar, Euskal Herriko bake prozesuari bultzada emateko.

Dena den, diskrezioa izan da nagusi, eta Sortu izan da bileraren ostean adierazpenak egin dituen bakarra. "Oztopo guztien gainetik gatazka konpontzeko prozesua aurrera doa", hori baita "euskal gizartearen gehiengoaren nahia".

Sortuk ohar bidez jakinarazi duenez, Hasier Arraiz, Rufi Etxeberria eta Urko Aiartza elkartu dira Powell eta McGuiness nazioarteko bitartekariekin, eta horiek "bake prozesuaren egoerari buruzko irakurketa orokorra" egin eta "alderdiek eta Gobernuek duten jarrera" azaldu diete.

Bestalde, bake prozesua eta normalizazio politikoa azkeneraino eramateko duen jarrera berretsi du Sortuk eta hori lortu artean atsedenik hartu gabe lan egingo duela nabarmendu du. Horretarako, "ezinbestekoa da nazioarteko egiaztatzaileen lana", eta baita "alderdien artean baldintzarik gabeko elkarrizketa bidea irekitzea ere".

Atzo iritsi ziren Loiuko aireportura Jonathan Powell Tony Blairren kabineteburu ohia eta Martin McGuinness Ipar Irlandako lehen ministroorde eta Sinn Feinen burua, eta gaur bilera sorta egin dute.

Bake prozesuak aurrera jarrai dezan urrats gehiago sustatzeko helburuarekin etorri dira, ETAk armak uzteko lehenengo pausoak eman eta bost hilabetera.

Andoni Ortuzar EAJren presidentea izan da bitartekariei harrera egiten lehena, Bilboko Sabin Etxean.

Gero, PSE-EEren txanda izan da. Ondoren, Hasier Arraiz, Rufi Etxeberria eta Urko Aiartza ezker abertzaleko buruzagiekin eta Geroa Baiko ordezkariekin bildu dira.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisara Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia elkartu da nazioarteko bitartekariekin, Iñigo Urkullu lehendakariak bilerari uko egin ostean.

PPk ere uko egin zion bilerari, bitartekariek ekarpenik ez dutela egingo eta ezker abertzalearen estrategia babestu besterik ez dutela egingo iritzita.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X