Hauteskunde-erreforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Bozkatuena alkate izateak herritarren nahia gehiago errespetatzen du'

Gobernuko presidenteak esan duenez, hauteskunde-erreforma gainerako indar politikoekin negoziatzen saiatu da alderdia.
Mariano Rajoy
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea. EFE

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak astelehen honetan adierazi duenez, hauteskunde-erreforma gainerako indar politikoekin negoziatzen saiatuko da alderdia, baina aukera honek herritarren nahiarekin “askoz ere errespetu gehiago” duela nabarmendu du, boto gehiena dituena alkatea izanda.

Gobernuburuak azalpen horiek eman ditu Angela Merkel Alemaniako kantzilerarekin eskainitako prentsaurrekoan, PPk hauteskunde orokorrak eta autonomikoak baino lehen aurrera eraman nahi duen hauteskunde-erreformaren inguruan galdeginda.

Rajoyk azaldu duenez, alderdiarekin bilduko da proposamena zehazteko, eta gainera indar politikoekin hitz egiten saiatuko dela gaineratu du. Azken horiek negoziatzeari uko egin diote.

Halere, argi utzi du herritarren gehien bozkatzen dutena alkatea izatea “askoz ere hobea” dela uste duela, hiru, lau, bost edota sei alderdi politikoren paktutik datorren batetik baino.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X