Denis Itxaso, 'bizitzan etengabe aldatzen ari den euskal sozialista'
Bere ilusio kolektiboa: 2016an Donostia Europako Kultur Hiriburu izatea eta ospakizunetan parte hartzea. Erronka pertsonala: ingelesez ondo hitz egitea. Kezka politikoa: bizikidetza Euskadin. Hala jasotzen ditu bere helburu nagusiak Denis Itxaso Gonzalez (Donostia, 1973) sozialistak bere blogean. Bizitzan etengabe aldatzen ari den euskal sozialistatzat du bere burua. Zientzia Politikoetan eta Administrazioan lizentziaduna (EHU), PSE-EEko kidea da Itsaso oso gaztetatik.
2003tik Donostiako Udaleko zinegotzia da. Odon Elorzak sartu zuen udaleko lan-taldean, eta alkate izan zen urteetan Itxaso izan zuen bidelagunik gertukoena. Ingurugiro, Turismo, Kirol, Gazteria eta Kultura sailetan hartu du parte urte hauetan guztietan. 2009tik PSE-EEren Gipuzkoako Exekutibako Ingurugiro idazkaria da, eta hondakinen kudeaketa politikak izan ditu hizpide, batez ere, bere agerraldietan.
2011ko udal-hauteskundeetan PSE-EEk Donostiako alkatetza galdu zuenetik, oposiziotik egin du lana Itxasok, eta, batez ere, azpiegiturak, garraioak eta ingurugiroa izan dira bere langaiak.
San Markos Mankomunitateko presidentea da 2012tik, Donostiako eta inguruko herrietako hondakinen kudeaketaz arduratzen den erakundea. PSE-EEk, EAJk eta PPk adostu zuten Itxaso Mankomunitateko buru izendatzea; Bilduri ardura hori kentzeko akordioa izan zen.
Diario Vasco eta El País egunkarietan iritzi-artikuluak idazten ditu tarteka, eta bere blogean ere, artikulu ugari plazaratzen ditu gaurkotasun politikoari lotutakoak. EITB taldeko tertulia politikoetan ere maiz hartzen du parte, euskaraz eta gaztelaniaz. Ezkerreko eskuarekin liburua plazaratu zuen Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu ohiarekin batera. Bertan, Euskal Herriko bakegintzan sozialistek egin duten lana nabarmentzen dute
Zinema, idazketa eta futbola ditu Itxasok afiziorik gogokoenen artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".
Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"
Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara.
Pradalesek euskararen ofizialtasuna Europan defendatuko du, Frantziako Senatuan euskaraz egingo duen hitzaldian
Lehenengo aldiz izango da lehendakari bat Frantziako goi-ganberan, eta agertoki sinboliko hori baliatuko du, euskararen ofialtasunaren defentsan babes instituzional zabalagoa eskatzeko.