1.000 ikaslek parte hartu dute biktimen lekukotzak entzuteko programan
Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak nabarmendu duenez, 1.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute dagoeneko biktimen lekukotzak ikastetxeetan entzuteko Adi-adian programan. Programaren aurreneko balorazio baikorra egin du, honenbestez, Aintzane Ezenarro Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren aholkulariak. "Ez dugu balorazio ezkor bat bera ere jaso, ez da zalantzarik sortu", erantsi du. Hori dela eta, programa "normalizatuz eta hedatuz" doala azpimarratu du, eta egunetik egunera "eskaera gehiago" jasotzen dituztela jakinarazi du.
Ezenarrok hitzaldia eskaini du gaur Donostian, EHUk giza eskubideen inguruan antolatu dituen jardunaldi batzuetan, eta bertan egin ditu adierazpenok.
Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzako Planaren baitan dagoen Adi-adian programak orain arte izan duen harreraren nondik norakoak argitu ditu Ezenarrok hitzaldian.
Horren arabera, "ez dugu balorazio ezkor bat bera ere jaso; ez da zalantzarik sortu eta 1.000 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte". Adi-adian programa probatu duten ikastetxeek "oso balorazio positiboa" egin dute, eta ikasleek "eskertu dute kutsu politikorik gabeko giza testigantzak entzutea".
Arrakastaren gakoa programa "eztabaida politiko eta mediatikotik atera eta hezkuntza alorrera" mugatzean datza, Ezenarroren hitzetan; "horrela egin dugunean hasi da zabaltzen", gaineratu du.
Ezenarroren esanetan, biktimak aukeratzeko orduan ez da bazterketarik egin, "arrazoi politikoak bultzatuta egindako indarkeriaren biktima mota guztiak egon dira", esan du. Gehienak gazteak dira, gainera, eta horrek ikasleekiko "hurbiltasuna" bermatu du. "Giza testigantzak eskaintzen dira, kutsu politikorik gabeak", nabarmendu du Ezenarrok.
Adi-adian programaren aurreneko balorazio horretan haratago joango ez dela agertu du Ezenarrok hitzaldian; izan ere, "abendurako iragarrita dagoen agerraldi batean emango ditu datu guztiak" Idazkaritzak.
Zure interesekoa izan daiteke
Podemos, IU eta Sumar koalizioan aurkeztuko dira Andaluziako hauteskundeetara
Alderdi progresistek Por Andalucía koalizioan aurkezteko akordioa lortu dute, Iniciativa del Pueblo Andaluz, Alternativa Republicana, Partido Verde eta Alianza Verde alderdiekin batera.
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".
Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"
Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara.