PSE-EE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Behartsuak giza ezkutu gisa erabiltzea' leporatu dio Mendiak PPri

Larrialdietako Laguntza Sozialei zuzendutako diru kopurua handitzeko deia ere egin dio PSE-EEko idazkari nagusiak Iñigo Urkullu lehendakariari.
18:00 - 20:00
Mendiak 'behartsuak giza-ezkutu gisa erabiltzea' egotzi dio PPri

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak “txirotasunenean daudenak giza ezkutu moduan” erabiltzea leporatu dio Alderdi Popularrari eta “gorrotoa pizten duten ideia demagogikoak” zabaltzea.

Zumarraga eta Urretxuko jarraitzaileekin bildu da Mendia goizean. Zumarragako egoitzan egin duten ekitaldian Iñaki Arriola PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusiak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak parte hartu dute.

Mendiak PPren aurkako hitzak izan ditu, popularrek gizarte laguntzen inguruan duten jarrera dela eta. Idazkari nagusiak egungo eredua defendatu du, baina gaineratu du Eusko Jaurlaritzak modu hobean kudeatu behar duela hori, benetan beharra duten pertsonen babesa bermatzeko.

“Ez dute nahikoa enplegua deuseztatzearekin, kaleratzeak errazteko lan-erreformak bultzatzearekin. Txirotasuna zabaltzearekin ez dira konforme, zerbitzu publikoak kaltetzen dituzten murrizketekin. Ongizate estatuarekin zerikusia duen orori amaiera eman nahi diote. Eta hori euskaldun batzuk besteen aurka jarrita lortu  nahi dute. Txiroenak giza ezkutu moduan jarrita”, zehaztu du.

Euskaldunak “harro” dauden eta Alderdi Popularrak gaitzesten duen gizarte eredua defendatzearen alde egin du.  “Popularrek bultzatu zuten lan erreformak txiro bihurtu ditu lehen laguntza duin bat jasotzen zituztenak”, gaineratu du.

“Egungo legeak baditu baliabideak laguntzak kontrolatzeko, baina horretarako beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak kontrola modu hobean egitea”, esan du.

Larrialdietako Laguntza Sozialei zuzendutako diru kopurua handitzeko deia egin dio Idoia Mendiak Iñigo Urkullu lehendakariari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X