Albiste da
Parlamento de las ondas
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egibar: 'EAJ eta ezker abertzalea ituntzera derrigortuta gaude'

18:00 - 20:00
Egibar: 'EAJ eta ezker abertzalea ituntzera derrigortuta gaude'
Gipuzku Buru Batzarreko presidentea Parlamento de las Ondas saioan izan da eta ezker abertzalearekin gutxiengoen akordioak lortzera derrigortuta daudela aitortu du.

Albiste gehiago politika

Ertzaintza partido Athletic vs Rangers
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Basque Segurtasun Foroa inauguratuko dute astelehenean Bilbon

Euskalduna Jauregia izango da Eusko Jaurlaritzak segurtasun integraleko eredu berria eztabaidatzeko eta eraikitzeko bultzatutako ekimenaren agertokia. Erakundeetako, enpresetako, gizarteko eta hezkuntzako ordezkariek parte hartuko dute bertan.

Santos-Cerdan-PSOE-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Cerdanek epailearen galderei erantzun beharko die astelehenean, UCOren txostenaren ostean

10:00etarako jarri diote hitzordua. Ikusmin mediatiko handiaren erdian agertuko da Santos Cerdan Auzitegi Gorenera, Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak (UCO) ekainaren 12an egindako txostena eta Jose Luis Abalos ministro ohiarekin eta haren aholkulari ohi Koldo Garciarekin batera egindako audioak publiko egin zirenetik gertatutakoek harrabotsa sortu baitute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alberto Martinez Osasun sailburuak lortutako akordioaren inguruko balantzea egin du Ituna onartu eta biharamunean

Osasun Ituna onartu eta biharamunean Alberto Martinez elkarrizketatu du ETBk. Osasun sailburuaren esanetan, "astelehenean bertan" lanean hasiko dira, herritarrek, gradualki bai, baina lehenbailehen aldaketak sumatu ditzaten, Lehen Arretan, batez ere. Martinezek gaineratu duenez, Itun honekin etorkizuneko euskal Osasun Sistemaren oinarriak finkatu dituzte. 

reunion-mesa-Pacto-Vasco-de-Salud-foto-irekia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Osasun Mahaiak ituneko 24 ildo estrategikoak babestu ditu

Hala ere, EH Bilduk, Sumarrek, LABek, ELAk, SATSEk, CCOOk eta UGTk ez dute ituna babestuko. Desadostasun handiena eragin duten gaiak hizkuntza-politikari buruzkoak eta lankidetza publiko-pribatuari buruzkoak izan dira. 

Gehiago kargatu