Albiste da
San Fermin 2025 |
20. urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionalak Gregorio Ordoñezen kasua berriz ireki du

Consuelo Ordoñezek iragarri duenez, hilketarekin zerikusia izan zezaketen pertsona gehiago ikertzen ari dira.
Gregorio Ordoñezi omenaldia egin diote Polloeko hilerrian. Argazkia: EFE
Gregorio Ordoñezi omenaldia egin diote Polloeko hilerrian. Argazkia: EFE

Auzitegi Nazionalak Gregorio Ordoñezen kasua berriz ireki du, eta Donostiako Udaleko zinegotziaren hilketarekin zerikusia izan zezaketen pertsona gehiago ikertzen ari da, Consuelo Ordoñez AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidente eta Gregorio Ordoñezen arrebak berri eman duenez.

Atzo, bete ziren hogei urte ETAk Gregorio Ordoñez hil zuela eta haren senide, alderdikide eta lagunek lore eskaintza egin diote Polloeko hilerrian. Esaterako, ekitaldian izan dira Arantza Quiroga Euskadiko popularren presidentea eta Jaime Mayor Oreja eta Maria San Gil Euskadiko PPko presidente ohiak. Halaber, bertan izan dira Maite Pagazaurtundua UPyDko eurodiputatua eta Gorka Maneiro UPyDk Eusko Legebiltzarrean duen ordezkaria.

Consuelo Ordoñezek iragarri du Auzitegi Nazionalak haren anaiaren kasua berriz ireki duela eta hilketan inplikazioa izan zuten pertsona gehiago ikertzen ari direla.

Ordoñezen hilketagatik hiru pertsona zigortu zituztela gogoratu du haren arrebak, hain zuzen ere, Valentin Lasarte, Juan Ramon Carasatorre eta Francisco Javier Garcia Gaztelu; baina azpimarratu du inoiz ez zitzaiela "aurpegia jarri hilketa agindu zutenei".

"Ordoñez, itzul iezaguzu bala" "oihukatzen zidatenei, legearekin itzuliko diet, guk dakigun bezala", adierazi du. Gaineratu du, familiak ETAko eta Batasuneko "ukiezinen" kontra egingo duela epaitegietan.

ETAk Gregorio Ordoñez hil zuen 1995eko urtarrilaren 23an. Orduan, PPko legebiltzarkidea eta Donostiako Udaleko zinegotzia eta alkateordea zen.

ateordea zen.

Albiste gehiago politika

MADRID, 05/07/2025.- El presidente del PP, Alberto Núñez Feijóo, interviene durante la segunda jornada del Congreso del PP, en la que se aprobarán las dos ponencias, la hoja de ruta del partido de cara a la conquista de La Moncloa. EFE/ J.J. Guillén
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Feijoo: "Gure herrialdea berreraikitzea da nire konpromisoa"

PPren burua berriro hautatu dute alderdiko presidente botoen % 99,24ko babesarekin. Hain zuzen ere, Feijooren lidergoa indartzea eta gobernu-alternatiba gisa agertzea helburu dituen XXI. Kongresu Nazionala egiten ari dira popularrak asteburu honetan. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Francisco Salazarrek uko egin dio PSOEren zuzendaritzari, sexu-jazarpen salaketen ostean

Rebeca Torro Antolakuntza idazkariaren albokoa izan behar zuen Hauteskunde Ekintza eta Analisirako Idazkaritzan. Salazar ez da PSOEren Exekutiba Federal berriko kide izango, eta Pedro Sanchezen aholkulari gisa Moncloan zuen kargutik "behin-behinean" kentzeko eskatu du. Zehazki, Gobernuko Lehendakaritzaren koordinatzaile instituzionala zen.

Gehiago kargatu