PSOEren batzorde federala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek barkamena eskatu die sozialistei "merezi ez zutenengan" konfiantza izan zuelako, baina, "arduragatik" aurrera egin behar dela berretsi du

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente eta PSOEko idazkari nagusiak Batzorde Federalean onartu du une zailak bizi dituela alderdiak, baina, traizioak traizio, "lortu dugunagatik eta lortzeko diugun guztiagatik" lanean jarraitzeko deia egin du.
Iragarkia
MADRID, 05/07/2025.- Captura de video del presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, interviene en el Comité Federal del PSOE este sábado, en la sede del PSOE en la madrileña calle de Ferraz. EFE/ Psoe SOLO USO EDITORIAL SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)
18:00 - 20:00

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente eta PSOEko idazkari nagusiak barkamena eskatu die sozialistei, merezi ez zuten pertsonengan konfiantza izateagatik, eta PSOEk barne zein kanpo ustelkeria "garaituko" duela agindu du.

Mezu horrekin hasi du hitzaldia Sanchezek PSOEren Batzorde Federalean, eta bere alderdiak ustelkeriagatik bizi duen une zaila onartu duen gisan berretsi du, ez diotela erronkari ihes egingo. "Egoeraren ardura hartuko dugu", azpimarratu du.

"Barkamena eskatu nahi dizuet berriro ere zuei – sozialistoi –, oker nengoelako merezi ez zuten pertsonengan konfiantza jartzean", baina konbentzimendu berarekin  gaineratu duenez, "ez dugu hutsik egingo biziberritzeari ekiteko orduan". 

Sanchezek azpimarratu duenez sozialistak ez dira PPkoak bezalakoak. "Guk ez dugu ezikusiarena egiten", adierazi du, eta PSOE "jende onez, zintzoz, langilez, inoiz eskua kutxan sartuko ez lukeen jende umilaz" eginda dagoela azpimarratu du.

"Zuek aukeratu nauzue ontzi honetako kapitain. Eta kapitainak ez du ihes egiten itsaso txarra datorrenean, kapitaina geratu egiten da, denboraleari aurre egitera, norabidea salbatzera eta portua irabaztera", adierazi du PSOEko buruzagiak, txalo artean.

Bere hitzartzearen beste une batean, PP asteburuan egiten ari den kongresuan defendatzen ari den "agenda erreakzionarioaren" aurka egin du, popularrek, eta Voxekin batera "koalizio ultraeskuindar" bat prestatu nahi dutela nabarmendu du. Sanchezen arabera, horien proiektu politikoa ez da "eraiki nahi dutenaren arabera definitzen, baizik eta erakunde desberdinetara igotzeko aukeraren aurrean, indargabetu eta suntsitu nahi dutenaren arabera".

Hori da "koalizio ultraeskuindarrak, Alderdi Popularrak eta Voxek Espainiarentzat egindako promesa, agenda erreakzionario bat, agintean dagoen lekuetan gordintasun osoz agertzen dena".

"Feminista izatea ez da postureo ekintza bat"

Alderdiko Batzorde Federala hasi baino pixka bat lehenago, ntolakuntza idazkari laguntzaile izendatua izatera zihoan Francisco Salazarrek uko egin dio zuzendaritzako karguari, jbere aurkako hainbat jazarpen salaketa anonimo argitaratu ondoren.

Bere hitzaldian, Sanchezek militante eta kide sozialista guztiak animatu ditu sexu jazarpen kasuak salatzera eta alderdiak eskura jarri dituen eta salatzaileen anonimotasuna ziurtatzen duten barne kanalak eta salaketa sistema erabiltzera. "Babestu egingo ditugu", ziurtatu du.

"Feminista izatea ez da postureo ekintza bat" sozialistentzat, esan du Sanchezek, eta, ondoren, feminismoa izateko modu bat dela adierazi du, "pentsatzen den bezala bizitzea" eskatzen duen benetako konpromiso bat. "Pentsatzen badugu emakume baten gorputza ez dagoela salgai, ezin dira halako jokabideak onartu", azpimarratu du, eta PSOEk edozein jokabide matxistaren aurrean "zero tolerantzia" izango duela berretsi du. 

"Errespetua eta duintasuna", aldarrikatu du Espainiako Gobernuko presidenteak.

Gazako "genozidioaren" salaketa

Nazioarteko gaurkotasunari erreferentzia eginez, Pedro Sanchezek salatu du Israel Zisjordanian eta Gazan egiten ari denak "izen bakarra" duela: "genozidioa".

Buruzagi sozialistak nabarmendu duenez Espainia "itxaropenerako itsasargi" bihurtu da munduan "milioika pertsona aurrerakoirentzat", "bakearen eta nazioarteko zuzenbidearen alde" egiteagatik eta "multilateralismoari, garapenerako laguntzari eta 2030 Agendari" laguntzeagatik.

"Baita (Benjamin) Netanyahu lehen ministroa Zisjordanian eta Gazan egiten ari dena salatzeagatik ere, izen bakarra baitu: genozidioa", gaineratu du.

"Burua altxatu" eta aurrera begiratzeko deia

Sanchezek hamahiru neurri gehigarri ezartzea proposatu dio larunbat honetan alderdiaren Batzorde Federalari, erakundearen barruan ustelkeria prebenitzeko eta atzematen diren kasuak zigortzeko.

Irekiera hitzaldian aurreratu du Sanchezek hamahiru neurri horien proposamena, hiru ardatzetan biltzen direnak, eta horietako batzuk aipatu ditu, hala nola kargu kolegiatu gehiago sortzea eta funtsezko postuetan dokumentu askorentzako sinadura bikoitza ezartzea, bi kasuetan "kontrol gurutzatuko mekanismo" gisa.

PSOEko idazkari nagusiak Batzorde Federalaren hitzaldiari amaiera emateko, "burua altxatu" eta aurrera begiratzeko deia egin die sozialistei, "ustelkeriaren aurkako erabateko konpromisoa" berrestearekin batera.

Izan ere, 45 minutu inguru iraun duen hitzaldiaren hasieran esan duenez, "bihotza ukituta" duen arren, "ezbeharrei aurre egin eta horiek gainditzeko erabakimena oso-osorik" ditu. 

Azpimarratu duenez, "inoiz baino gogo eta determinazio handiagoa" du, ez soilik "eusteko", baizik eta "aurrera egiteko", "lortutakoari heldu eta mehatxatuta dauden aurrerapenak bermatzeko". 

"Zazpi urte hauetan lortutako guztia"-ren garrantzia aitortu ostean, sozialistei "aurrera" begiratzeko eskatu die, oraindik lortzeko dagoen horri so. 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X