Urkulluk ez du nahi Rajoy berriro ere presidentea izatea
Zure interesekoa izan daiteke
Pradales migratzaileei: "Euskadin hanka bat jarri duzue. Bestea ere jartzera animatzen zaituztet"
"Euskadi, gure etxearen oinarriak errespetatzen eta sendotzen laguntzen duzuen guztiena da, edonondik zatoztela ere", azpimarratu du lehendakariak urte amaierako mezuan. Osorik ikusi ahal izango da orain.eus webgunean 14:00etatik aurrera.
"Burujabetasuna herritarren ongizatea bermatzeko palanka" dela azpimarratu du EH Bilduk
Nerea Kortajarena EH Bilduren Programa idazkari eta Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak 2026an EAEko eta Nafarroako "estatus politikoak" eguneratzeko erronkari aurre egiteko eskatu du, "subiranotasuna" irabazteko eta "ongizatea bermatzeko". Koalizioak ez du Pradales lehendakariaren mezua baloratu nahi izan, "herri honek lehendakari bat baino gehiago dituelako".
PSOEk eta PPk talka egin dute sozialisten kontuen auditoria dela eta: Lopezek finantzazio irregularra ukatu du eta Garciak “autoinformea” dela esan du
Oscar Lopez Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako ministroak esan du txostenak agerian uzten duela alderdian ez zela legez kanpoko finantzaketarik izan. Alicia Garcia PPk Senatuan duen bozeramaileak, aldiz, zalantzan jarri du dokumentuaren sinesgarritasuna.
Juan Luis Ibarrak utzi egin du Ertzaintzaren kontrol batzordearen presidente kargua
Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea izan zen, eta Eusko Jaurlaritzak 2021eko abenduaren amaieran izendatu zuen Ertzaintzaren kontrol batzordearen presidente.
Chivite: "Aniztasunari uko egin gabe funtzionatzen duen eredu baten adibide gara"
Nafarroako presidenteak urte amaierako ohiko mezuan egin du 2025aren balorazioa.
PSOEk alderdiaren ordainketei buruz eskatutako txostenak baztertu egin du legez kanpoko finantzaketa, baina gastu "deigarriak" aurkitu ditu
Besteak beste, 300 euro baino gehiagoko menuek eta Belgikako jatetxeetako otorduek eman diete arreta txostena egin dutenei. PSOEk 2017 eta 2024 bitartean eskudirutan egindako ordainketak aztertzea du helburu azterlanak.
Ubarretxenaren esanetan, Espainiako Gobernuan "azken orduko beldurrak" piztu dira eskumenen tranferentziak direla eta
Jaurlaritzaren bozeramailearen ustez, Estatuari zenbait eskumen askatzeak kezkak eragin dizkio, eta orain arte mahai gainean ez zeuden oztopoak agertu dira. Pedro Sanchezi hitza betetzeko eskatu dio eta 16an eskumenen transferentzia egikaritzen ez bada, abisu eman du, Jaurlaritzak ez duela ezer sinatuko.
Gerra Zibilean hildako eta Zornotzako hilerrian lurperatutako miliziano baten gorpuzkiak berreskuratu ditu familiak 89 urteren buruan
Jesus Arratibel Ruiz De Alegria arabarra Zornotzako ospitale militarrean hil zen, eta bertako hilerrian lurperatu zuten. Gogora Institutuaren ekimenez, hilobiratutako 149 pertsonaren gorpuzkiak atera zituzten eta identifikazio prozesu baten ostean, gaur eman dizkiete senitartekoei.
Feijooren iritziz, 2025 “sanchismoaren erabateko kolapsoaren urtea” izan da
Alberto Nuñez Feijoo PPren buruak Espainiako Gobernuaren "10 porrot" aipatu ditu, horien artean, etxebizitza, migrazio politika eta "nazioarteko mesfidantza".
Loiuko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak herriko alkatearen kontrako pintaketak gaitzetsi ditu
Tokiko erakundeak premiazko bilera egin du gaur goizean adierazpen instituzional bat adosteko. Pintaketetan Josu Andoni Begoriaren izena ageri da, diana bat erdian duela. EAJren eta PPren aldeko botoekin onartu dute testua; EH Bilduk ez du sinatu.