Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Legea betetzeko eskura dituen tresnak erabiliko ditu Rajoyk

"Inoiz baino tresna gehiago ditugu gure batasuna defenditzeko, eta indar politiko gehienak ados gaude horretan", adierazi du.
Mariano Rajoy, EFE
Mariano Rajoy, EFE

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak adierazi duenez, "Kataluniak legea eta Konstituzioa betetzen dituen" begiratzen ariko da.

"Inoiz baino tresna gehiago ditugu gure batasuna defenditzeko, eta indar politiko gehienak ados gaude horretan", esan du. Hain zuzen ere, Kataluniako Parlamentuan Carles Puigdemonten inbestidura ekitaldia egiten ari direla eskaini du Rajoyk prentsaurrekoa.

Pedro Sanchezekin eta Alber Riverarekin harremanetan jarri dela adierazi du Rajoyk, eta legea betearazteko euren babesa duela gaineratu. Pablo Iglesias Podemoseko buruarekin bihar bilduko dela adierazi du Rajoyk. Horren ildoan, Kataluniako Gobernuak Konstituzioa edo arau juridikoak urratzen baditu zuzenbide Estatuaren erantzuna jasoko duela ohartarazi du.

"Estatuak eta demokraziak balio bera dute, Gobernua jardunean denean ere. Espainiarrak lasai egon daitezke", gehitu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X