Helegite batek ez lukeela aurrera egingo uste du herri akusazioak
Bilboko instrukzio arloko 4. Epaitegiko epaileak Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohia, Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari ohia eta Rafael Alcorta abokatua epaitzea agindu zuen astelehenean, hainbat delitu egotzita; besteak beste, administrazio desleiala eta diruaz bidegabe jabetzea leporatzen diete. Hain zuzen, ahozko epaiketa egitea agindu du epaileak.
Gaur, Cabieces auziko herri akusazioa "pozik agertu da" epailearen aginduarekin. Jone Goirizelaia herri akusazioaren abokatuaren ustez, defentsak helegite bat aurkeztuko balu ere, helegite horrek aurrera egiteko aukerarik ez luke izango, epailearen ebazpenean jasotako "zantzuak" epaiketa abiarazteko arrazoi "sendoak" direlako. Horregatik, zuzenean auziaren une prozesala abiaraztea eskatu du.
ELA, LAB, ESK, EHNE, Steilas eta Hiru sindikatuak, Euskal Herriko Pentsiodunen Elkarteak eta Euskal Kontsumitzaileen Elkarteak osatzen dute herri akusazioa. Goirizelaiak esan duenez, akusazio idatzia aurkeztuko dute Fernandezen, Cabiecesen eta Alkortaren aurka.
Akusazioen arabera, Kutxabankek 243.592 euroko ordainketak egin zizkion Cabiecesi, Alkortaren bulegoaren bitartez, Espainiako Gobernuaren ordezkari ohiak trukean zerbitzurik edo lanik egin ez zuen arren.
Cabieces auzia "ate birakarien negozioaren adibide argia" dela esan du herri akusazioak. Ahozko epaiketa ireki izanak arrazoia ematen diela adierazi dute sindikatu eta plataforma horiek, eta Fernandezen, Cabiecesen eta Alkortaren jokaerak "euskal kutxak pribatizatzeko estrategiaren parte" izan zirela eta "bultzada politikoa ezinbestekoa" izan zela uste dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Javier De Andresen ustez, iraungitako dosien txertaketa "ez da salbuespenezkoa" Osakidetzan
Javier de Andres EAEko PPko presidenteak adierazi duenez, bere alderdiak "zalantza asko" ditu gertatutakoaren inguruan, eta bere ustez "elementu batzuek erakusten dute ez zela noizbehinkako eta ezohiko gauza bat", baizik eta "hasieran transmititu zena baino zabalagoa dela".
Duela 31 urte ETAk hildako Gregorio Ordoñez gogoratu du Eusko Legebiltzarrak
Eusko Legebiltzarrak minutu bateko isilunearekin gogoratu du Gregorio Ordoñez legebiltzarkide eta Donostiako PPko zinegotzi izandakoa. 1995eko urtarrilaren 23an hil zuen ETAk Donostiako taberna batean.
Europako Justiziak bertan behera utzi du Puigdemonti inmunitatea erretiratzeko Europako Parlamentuak hartu zuen erabakia
Epaiak ez du eraginik izango Puigdemonten egoeran, ez zuelako Europako azken hauteskundeetan parte hartu, eta, beraz, jada ez du eserlekurik.
Otxandianok dio "txertoen krisiak" berriro agerian utzi duela Osakidetzak "egiturazko" arazoa duela
Pello Otxandiano EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak ohartarazi duenez, iraungitako txertoen "krisia" ez dago "konponduta", informazioa argitzea falta delako. Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua egin du egoeraren erantzule. "Osakidetzaren egiturazko arazoak jarraitzen du, gutxi asko, orain bi urte zegoen egoera berean", zehaztu du.
Mikel Mancisidorrek hartu du dagoeneko Ararteko kargua
Abenduan izan zen aukeratua, EAJ, PSE eta PPren babesarekin, eta ia bi hilabete beranduago, gaur Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran hartu du kargua.
Mikel Mancisidorrek hartu du dagoeneko Ararteko kargua
Abenduan izan zen aukeratua, EAJ, PSE eta PPren babesarekin, eta ia bi hilabete beranduago, gaur Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran hartu du kargua.
Mendozaren eta Asensioren arteko ika-mika gogorra, Ayesa afera dela eta
Ayesa operazioaren inguruko ikuspuntu ezberdinek lehertu dute xextra Gipuzkoako Aldundiko bazkideen artean. Jose Ignacio Asensio PSE-EEko kideak "lidergo falta" egotzi die Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusi eta Jon Insausti Donostiako alkate jeltzaleei. Mendozak "desleialtasuna" leporatu dio Jasangarritasuneko diputatuari.
Ciriza, Belateko tunelen lanen esleipenari buruz: "Ez nuen ezer ikusi"
Santos Cerdanek ezer agindu zionik ukatu du, eta lanen esleipena erabat legezkoa izan zela ziurtatu du. Bere hitzetan, ez zen egon inolako esku-hartze politikorik.
Adamuzeko eta Gelidako istripuetan gertatutakoa "erabat" argitzeko konpromisoa hartu du Puentek
Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak barkamena eskatu die Rodaliesen zerbitzuaren erabiltzaileei eta zerbitzuaren egoera azaldu du.
Burujabetza eta XXI. mendeko nazioa aztertuko ditu Gure Eskuk bigarren konferentzia subiranistan
Iaz Irunen egin zuen lehen konferentziaren ondoren, otsailaren 28an Bilbon egingo du bigarrena eta, besteak beste, Omnium Cultural-eko lehendakaria, Xavier Antich, izango dute gonbidatu.