Hilketaren eguneko ezer ez duela gogoratzen esan du Losadaren senarrak
Koldo Losadaren hilketa argitzeko epaiketa gaur abiatu da gaur Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Besteak beste, Jon Ezkurdia Losadaren senarrak eta ustezko hiltzaileak deklaratu du herri epaimahaiaren aurrean. Adierazi duenez, hilketa eguneko ezer ez du gogoratzen, egun horretan "edanda" zegoelako; "Goizean goizetik edan nuen hilketa izan zen egunean, eta ez dut ezer gogoratzen", esan du. Ez du uste berak kolpatu eta hil zuenik Losada.
Alkoholarekin arazoak zituela, eta Losada hil zutenean tratamenduan zegoela esan du Ezkurdiak, baina "ezkutuan edaten" zuela aitortu du. Alkohola eta lo egiteko pilulak nahasten zituela ere gaineratu du, bere deklarazioan.
Bikote harremanari buruz galdetuta, berriz, akusatuak esan du Losada eta bien arteko harremana "oso ona" zela, eta "etorkizunerako planak" egiten ari zirela.
14 urterekin hasi omen zen edaten, eta alkoholikoa dela esan du. Gaitza diagnostikatua du.
Ordenagailuan, lanean, ikusi zuela azkenengoz Losada adierazi du akusatuak. Hori omen da senarri buruz duen azken oroitzapena. Hilketa egunean anbulantzian esnatu zela gogoratzen du Ezkurdiak.
Jone Goirizelaia auzipetuaren abokatuak ziurtatu duenez, bere bezeroak ez zuen senarra hil, "ez baititu gogoratzen". "Eta egin bazuen, bere gaixotasunaren menpe zegoelako egin zuen", esan du.
Gogoratzen ez duen arren, hiltzailea bera izan dela frogatzen bada, damua erakutsi du Losada zenaren senarrak, eta barmanena eskatu dio biktimaren familiari eta Koldo berari.
Akusazioak eta fiskalak 20 urteko kartzela zigorra eskatu dute Ezkurdiarentzat; defentsak, berriz, absoluzioa.
Akusatuak ukatu egin du Koldori inoiz eraso egin izana, eta hainbatetan "zulo beltzak" (psikiatrak hala deitzen omen zien) dituela ziurtatu du, hau da, batzuetan egindakoaz kontziente ez dela, 14 urtekoa zenetik edaten baitu alkohola.
"Frogatu egiten bada nik hil nuela Koldo, damutu egiten naiz eta dena emango dut gertatutakoa argitzeko, baina ziur nago nik ez nituela hil Gaston [euren txakurra] eta Koldo", deklaratu du, eta "barkamena" eskatu die "min" egin dien guztiei, "bereziki, Koldori".
Ezkurdiak esan du ez duela gogoratzen krimena lagun bati aitortu izana. Lagun horrek lekuko gisa deklaratu du, eta egun horretan gizona "koherente" ikusi zuela esan du, "oso triste? zegoela esan bazion ere.
Azkenik, lekukoak azaldu du Ezkurdiak aitortu egin ziola Koldo hil izana.
Bestalde, Garbiñe Losadak, Koldoren arrebak, esan du aktorearen eta ustezko hiltzailearen arteko harremana "oso zaila" zela, eta Ezkurdia "jeloskorra" zela eta Koldori ez ziola "tratu ona" ematen. "Askotan ez zen leiala izan Koldorekin, eta oso kontrolatzailea zen, baina Koldori ez zitzaion inporta. Pertsona adeitsuaren irudia hausten duenean, oso erasokorra eta iraintzailea da, mina eragiten badakiena, eta Koldori min handia egiten zion".
Bestalde, senarren bi lagunek ere deklaratu dute, eta arratsalde hartan Ezkurdiarekin egon zirela azaldu dute. Une horretan, akusatua alkohola edaten ari zen, eta ez zuen etxera joan nahi. Eurek topatu zuten Koldo hilik, auzipetuak hil egin zuela aitortu baitzien, bi lagunek sinetsi ez zuten arren.
Albiste gehiago politika
Albiste izango dira: Cerdan auzia, sanferminen jarraipena EITBn eta Zero Zabor uretan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EAJk "zubi guztiak haustea" egotzi dio PPri, De Andresek Cerdan auzian dituen "inplikazioengatik" azalpenak eskatu ostean
Alberto Nuñez Feijook zuzentzen duen alderdia "Jeckyll eta Mr.Hyde" gisa definitu dute jeltzaleek; "egun batean EAJrekin harremana abiatu nahi du eta biharamunean zubi guztiak hautsi".
Legegintzaldiak behea jotzeko arriskua ikusten du Sumarrek, PSOEren "immobilismoagatik"
Cerdanen espetxeratzeak eragindako krisia dela eta PSOErekin legealdiaren etorkizuna aztertzeko bi ordu eta erdiko bilera egin ostean, Sumarren bozeramaileak esan du PSOE ez dela egoeraren "larritasunaz ohartu".
PPk azalpenak eskatu dizkio EAJri Cerdan auzian dituen "inplikazioengatik"
Javier De Andres EAEko PPko presidenteak azalpenak eskatu dizkio EAJri, Santos Cerdan PSEko antolakuntza idazkari ohiaren auzian Iñaki Alzaga enpresaburuak (alderdi abertzalearekin lotura duena, bere esanetan) duen inplikazioagatik.
Tellado izango da PPren idazkari nagusia, eta Ester Muñoz, bozeramailea
Kongresuko egungo bozeramaileak ordezkatuko du Cuca Gamarra, PPk asteburuan Madrilen egingo duen XXI. kongresu nazionalean.

'Cerdan auzia'ren ostean legegintzaldia indarberritzeko neurriak hartzeko bildu dira PSOE eta Sumar
Sumarren asmoa da "180 graduko bira" ematea, eta nabarmendu dute krisi honek balio behar duela Gobernuaren programaren helburu nagusiak bizkortzeko eta ustelkeriaren aurkako mezu argia emateko. Horren bidez, oinarri progresistak suspertzeko 'Cerdan auzia'ren afrontuaren ostean.
Miguel Telladok PP eta EAJren arteko harremanari berriz heltzeko eskatu diela jakinarazi du alderdi jeltzaleak
PPk Kongresuan duen bozeramaileak eta Maribel Vaquero EAJko homologoak elkarrizketa labur bat izan dute gaur arratsaldean. Jeltzaleak kortesia parlamentarioagatik onartu du PPren ordezkariarekin hitz egitea.
Cerdan kartzelan sartzen ikustea “irudi mingarri zein etsigarria” da Espainiako Gobernuarentzat
Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Pilar Alegria bozeramaileak onartu du irudi hori "gertaera erabat lotsagarri eta izugarrien" ondorioa dela. Berretsi du "Gobernuak ustelkeriari aurre egiteko lanean” jarraituko duela, “justiziarekin ahalik eta gardentasun handienarekin kolaboratzen eta beharrezkoak diren azalpen guztiak ematen".
15 arlotako proposamenak biltzen dituen lan-dokumentua aurkeztu dio Podemosek lehendakariari
Imanol Pradales eta Richar Vaquero alderdi morearen koordinatzaile nagusi berria bildu dira. Hainbat gai izan dituzte hizpide, besteak beste, etxebizitza, zerbitzu publikoak, industria-politika, ekologia, fiskalitate progresiboa, immigrazioa, zaintza eta osasuna, hezkuntza publikoa eta ustelkeriaren aurkako borroka.
Eusko Jaurlaritzak "oraingoz" ez du 'Koldo auzi'ko enpresekin lotutako kontraturik atzeman
Santos Cerdan espetxeratu eta biharamunean Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi du kezkatuta dagoela egoera politikoa dela eta, are, eskatu du ikerketa azken bururaino eramatea. Halaber, azpimarratu du Espainian gobernu bat dagoen bitartean Eusko Jaurlaritzak gobernu horrekin lanean jarraituko duela.