Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Miguel Telladok PP eta EAJren arteko harremanari berriz heltzeko eskatu diela jakinarazi du alderdi jeltzaleak

PPk Kongresuan duen bozeramaileak eta Maribel Vaquero EAJko homologoak elkarrizketa labur bat izan dute gaur arratsaldean. Jeltzaleak kortesia parlamentarioagatik onartu du PPren ordezkariarekin hitz egitea.

EAJren diputatuak, Kongresura bidean. Artxiboko irudia: EAJ

Gaur arratsaldean Miguel Tellado Alderdi Popularraren Kongresuko bozeramaileak eta Maribel Vaquero EAJko homologoak elkarrizketa laburra izan dute, eta, jeltzaleek adierazi dutenez, bi alderdien arteko harremana berreskurtazea eskatu die PPren ordezkariak.

Aipatu iturriek azaldu dutenez, jeltzaleen haserrea azaldu diete parlamentuko EAJren ordezkariek, gaur goizean Telladok EAJren bozeramaileari elkarrizketa bat izan nahi zutela jakinarazi baitio, baina hartu-eman hori izan baino lehen PPren bozeramaileak hedabideen aurrean agerraldia egin duela. EAJren hitzetan, Pedro Sanchezen inbestidura babestu zuten indar politikoekin iragarritako bilera-sorta "marketin estrategia" dela utzi du agerian.

EAJren ordezkarien arabera, keinu horrek, PPk indar politiko egindako "eraso eta salaketekin" batera, ageri-agerian utzi du Alderdi Popularrak ez duela interesik bi alderdien artean elkar ulertzeko aukerak aztertzeko.

Hala ere, Vaquerok Telladorekin hitz egitea onartu du, kortesia parlamentarioagatik. Telladok beste bozeramaile batzuekin hitz egin du, PSOEri babesa ematen dioten ala ez jakiteko.

ERCk eta BNGk, besteak beste, ohartarazi dute ez dutela zentsura-moziorik babestuko, eta Juntsek Carles Puigdemontekin Waterloon hitz egiteko erronka bota dio PPri.

EAJk PPri leporatu dio gehiengo hipotetiko bat lortzeko erantzukizuna "uxatzea, nola egin nahi duen eta beste talde batzuen babesa nola lortu nahi duen" azaldu gabe.

Jeltzaleek, gainera, politika "eredugarria" defendatu dute berriro, betiere haien erabakiek euskal herritarrei nola eragiten dieten pentsatuz, eta PPk hizkuntzari, kulturari eta autogobernuari egindako "erasoak" gogorarazi ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X