Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk Sanchezen bazkideekin bilera erronda egingo du, PSOE babesten jarraitzen duten jakiteko

"Bere bigarrenak espetxean egin du lo, baina Sanchezek jarraitu nahi du. Zentzugabekeria da", ohartarazi du PPren buruak, X sare sozialean zabaldutako mezu batean.

Tellado, Gamarra eta Feijoo, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohia espetxean sartu eta egun batera, Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak Miguel Telladori, alderdiak Kongresuan duen bozeramaileari, eskatu dio talde parlamentarioei dei diezaiela, sozialistak babesten jarraitzen ote duten esan dezaten.

Feijook berak eman du horren berri, X sare sozialean argitaratutako mezu batean, eta bertan azpimarratu du une honetan Pedro Sanchezen inbestidurako bazkideak direla "oztopo bakarra" espainiarrek bere nahia adieraz dezaten. 

"Bere bigarrenak kartzelan egin du lo, baina Sanchezek jarraitu nahi du. Zentzugabekeria da", ohartarazi du PPren buruzagiak.

 

 

Leopoldo Puente magistratuak lan publikoak legez kanpo esleitzea eta horren truke eskupekoak jaso eta banatzen zuen sare batean parte hartu izana egozten dio Cerdani, 'Koldo auzia'ren ikerketaren baitan UCOk argitaratutako txostenaren haritik tiraka.

Cuca Gamarra PPren idazkari nagusiak astelehen honetan azpimarratu duenez, Sanchezek Moncloa utzi behar du, berehala utzi ere, eta Gobernuaren bazkideei dei egin die, Nuñez Feijook bultzatutako balizko zentsura-mozio baten alde egin dezaten.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X