EAJk "zubi guztiak haustea" egotzi dio PPri, De Andresek Cerdan auzian dituen "inplikazioengatik" azalpenak eskatu ostean
Alberto Nuñez Feijook zuzentzen duen alderdia "Jeckyll eta Mr.Hyde" gisa definitu dute jeltzaleek; "egun batean EAJrekin harremana abiatu nahi du eta biharamunean zubi guztiak hautsi".
Euzkadi Buru Batzarraren (EBB) bilera bat. Artxiboko irudia: EAJ
Javier De Andres Euskal Autonomia Erkidegoko PPren presidenteak azalpenak eskatu dizkio EAJri, Iñaki Alzaga alderdi jeltzalearekin lotura duen enpresaburuak Santos Cerdan PSOEko antolakuntza idazkari ohiaren auzian "inplikazioa" duela iritzita. Iturri jeltzaleek Alderdi Popularrari erantzun diete, Alberto Nuñez Feijook zuzendutako alderdia "Jeckyll eta Mr.Hyde" dela esanez; "egun batean EAJrekin harremana abiatu nahi du -Telladok Maribel Vaquerori egindako deiari erreferentzia eginez- eta biharamunean zubi guztiak hautsi".
EAJk gogorarazi du "16 ordu baino gutxiago" igaro direla "gauza baten eta bestearen artean". Iturri berdinen arabera, EAJk "berretsi egiten ditu asteleheneko adierazpenak, eta ez da sartuko PPk edo beste edozein eragilek egiten dituzten oinarririk gabeko akusazio maltzurretan".
Iturri jeltzaleak
Askotan errepikatu arren, Cerdan ez zen EAJren hizketakidea
Gainera, EAJren ahotan, "afiliatua ez den pertsona bati buruz egiten diren frogarik gabeko akusazioei ezin die erantzunik eman, eta ez du erantzunik eman behar". "Nolanahi ere, aipatutako obra esleipenari dagokionez, ezarritako prozedura tekniko guztiak jarraitu zituen, teknikariek bakarrik parte hartu zuten mahai bat barne, eskaintzarik merkeenari eman zitzaion, eta ez zuen inolako prezio igoerarik izan, hasierakoarekin alderatuta", gaineratu du.
Azkenik, iturri jeltzaleen arabera, "askotan errepikatu arren, Cerdan ez zen EAJren hizketakidea". "EAJk hainbat solaskide zituen, izan ditu eta ditu, beste talde batzuek ez bezala, CerdanGobernuarekin eta PSOErekin zuten harremanetarako bitartekari bakarra", gogorarazi dute.
Asteazken honetan egindako agerraldian, De Andresek "Cerdanen sarean murgilduta" egotea leporatu dio EAJrekin lotura duen enpresaburuari. Salaketa horiek PPren Estatuko zuzendaritzak ezagutzen ditu, eta De Andresen arabera, EAJri azalpenak eskatzea partekatzen du.
Zehazki, De Andresek hedabide digital batzuetan (Diario.es eta El Confidencial) Iñaki Alzaga Nortegaseko (Eusko Jaurlaritzak konpainiaren % 12 du) presidentearen eta Grupo Noticias-en (EAJtik gertu dagoena) eta Antxon Egurrola euskal enpresaburuaren (Cerdanen izen-mailegaria) arteko harremanei buruz argitaratutako informazioen berri eman du.
Informazio horien arabera, Egurrola eta Alzaga bazkide dira Alegure enpresan, eta Alzaga enpresa horren % 4aren jabe da. Konpainia hori ikastetxe bateko lanen esleipendun izan zen 2,6 milioi euroren truke.
De Andresen hitzetan, Alzaga EAJren "konfiantza goreneko" enpresaburua da, bere karguek erakusten duten bezala. "Zer egiten zuen Cerdanekin lotutako enpresa horietan? Zertan ari da Alzaga Cerdanen sarean murgilduta?", galdetu du De Andresek.
"Cerdanek esan du Egurrola EAJrekin harremana izateko bere bitartekaria zela, eta Alzaga haren bazkidea zen", adirazi du Andresek, eta horregatik, EAJk "azalpenak" eman behar dituela gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.