Albiste izango dira: Cerdan auzia, sanferminen jarraipena EITBn eta Zero Zabor uretan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Cerdan auzia: Nafarroako Parlamentuan gaur osatuko dute 'Cerdan auzia'ri buruzko ikerketa batzordean. Gaur erabakiko da, besteak beste, nor izango den batzordeko presidentea. Lehen saioa abuztuaren 5ean egitea aurreikusten da.
- San Fermin jaien jarraipena EITBn: Ohi bezala, EITBko hedabideek Iruñeko sanferminen jarraipen zabala egingo dute. Txupinazoaren zuzeneko emanaldiarekin hasita, entzierroekin jarraituz, eguneroko jarraipena egingo diete EITBko hedabide guztiek Iruñeko San Fermin jaiei.
- Zero Zabor uretan: Itsas zeharkaldiaren aurkezpena egingo da Bilbon, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua eta Jon Ruigomez Itsasmuseumeko zuzendaria bertan direla.