EZ OHIKO BILERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorka Maneiroren hautagaitzak zuzenduko du UPyD

Gorka Maneiroren hautagaitzak, Aurrerak, jaso du boto gehien, zuzendaritza aukeratzeko alderdiak egin duen ez ohiko bileran.
gorka maneiro upyd efe
gorka maneiro upyd efe

Union, Progreso y Democracia (UPyD) alderdiak Gorka Maneiroren Aurrera hautagaitza aukeratu du alderdiko zuzendaritzarako, Andres Herzog aurreko UPyDko buruak urtarrilean dimisioa eman ondoren.

UPyDko buru berria izateko faborito nagusia Gorka Maneiro legebiltzarkidea zen eta Fernando Castellano Madrilgo Brunete udalerriko zinegotzi ohiari gailendu zaio. Biek ala biek UPyDren proiektua defendatu dute, nahiz eta alderdiak egoera zaila bizi duen. Manierok adierazi duenez, “garai berria hasi da, lanean, zintzotasunean eta gizarte zerbitzuan oinarrituta”.

2.000 afiliatutik 800ek eman dute botoa, eta Zuzendaritzako Batzorde berria aukeratzea zen ez ohiko bilerako gai ordenako puntu bakarra.

Maneiroren hautagaitzak 703 boto eskuratu ditu, eta Bruneterenak, berriz, 61. Boto zuriak 81 izan dira. “Nahiago dugu saiakera egiten jarraitu eta akatsak zuzendu”, esan du Maneirok.

Alderdiko buruzagi berriak aurreko zuzendaritzarekin bat egin du orain arte eta, horren ildoan, alderdiko fundatzaileei eskertu egin die “alderdi bikotasunari eta korrupzioari” aurre egiteko alderdia sortu izana. “Autokritikak eta kanpoko kritikak alderdia hobetzea besterik ez dutela egiten adierazi du eta, horregatik, bizirik jarraitzen duen proiektu batekin jarraitzea merezia duela gaineratu du.

Krisi sakona bizi du UPyDk eta azken hilabeteetan areagotu egin da krisi hori, bereziki, Rosa Diez alderdiaren sortzaileak eta Andres Herzog buruzagi ohiak alderdia utzi ondoren. Horien esanetan, alderdia desegin egin behar da haren ideien purutasuna babesteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X