EAE-ko hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak Otegiren zigorra jakinaraziko dio Hauteskunde Batzordeari

Consuelo Madrigal Estatuko fiskal nagusiak egin du iragarpena, eta helburua gaitasungabetzearen eragina erabakitzea izango omen da.
18:00 - 20:00
Arnaldo Otegi hautagaia ez izateko prozesua hasi du Fiskaltzak

Fiskaltzak Arnaldo Otegi Sorturen idazkari nagusiaren aurkako ebazpena helaraziko dio Hauteskunde Batzordeari, EAEko hauteskundeetan aurkezteko aukeraren inguruan dagokion eragina izan dezan.

Consuelo Madrigal Estatuko fiskal nagusiak eman du neurri horren berri, prentsaurreko batean galdetu diotenean.

Otegiri 2021eko otsailaren 28ra arteko gaitasungabetzea ezarri zioten, baina ezker abertzaleak uste du jurisprudentziak ez diola galaraziko aurkeztea.

Madrigalek esan du Auzitegi Nazionalaren prozeduraren aurrekari guztiak bidaliko dituela Fiskaltzak, gaitasungabetzearen eragina kontuan izan dadin.

uan izan dadin.

uan izan dadin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X