Aberri Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Independentistak sareak Gernikan ospatuko du Aberri Eguna

Gernika Batzordearekin batera egingo du, hiribilduko bonbardaketaren urteurrenarekin lotzeko asmoz.
Independentistak sareak gaur Gernikan egindako agerraldia. Argazkia: EFE
Independentistak sareak gaur Gernikan egindako agerraldia. Argazkia: EFE

Euskal Herriaren independentziaren aldeko Independentistak sareak Gernikan ospatuko du aurtengo Aberri Eguna, bakearen eta gatazken konponbidearen alde diharduen Gernika Batzordearekin batera, ospakizun hori hiribilduko bonbardaketaren urteurrenarekin lotzeko asmoz.

Gernikan bertan egin duten agerraldi batean Independentistak sareak azaldu duenez, aurtengo apirilean bat egiten dute Aberri Egunak (apirilaren 16an) eta Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenak (apirilaren 26an). Horren aurrean, data biak elkarlotzea erabaki dute.

Independentistak sareak ekimen horrekin bilatzen duena da bere xedeak erdiesteko bidean "herri eragile gehiagorekin urrats berriak egitea".

Sare horretako bozeramaileek gogoratu dutenaren arabera, 2010etik hona zazpi urtez jarraian antolatu dute Aberri Eguna, etorkizunean ospakizun hori alderdi guztiek era bateratuan egin dezatela izanik erronkatzat.

"Aberri Eguna, Euskal Herriaren eguna da. Euskal Herriak munduko herri guztien artean bere naziotasuna aitortua eta bere tokia izan behar duela aldarrikatzeko eguna", adierazi dute. Aitzitik, "indarra galtzen" duela gaineratu dute, baldin eta "zatikatuta" egiten bada.

Beren aburuz, "Alderdi politiko bakoitzak urte osoa dauka bere diskurtso eta proiektu politiko zehatzak kaleratzeko. Aberri Egunak, berriz, munduaren aurrean herri gisa agertzea eskatzen du, eta, sigla eta familia politikoetatik harago, euskal herritarrok elkarturik ospatzeko eguna da".

zeko eguna da".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X