Agiria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAren agiria oso-osorik

Lerro hauen azpian erakunde armatuak BBCri bidalitako agiria dago, bere osotasunean.

ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, Euskal Herriari eta Nazioarteko Komunitateari jakinarazi nahi die jadanik erakunde armagabea dela, kontrolpean zituen arma eta lehergailuak gizarte zibilaren esku baitaude dagoeneko.

Oso ibilbide zaila eta gogorra izan da, Estatu espainolak eta frantsesak ahal bezain beste oztopo eta arazo jarri dituztelako, garaitu eta garaileen eskeman tematuta, polizia bidean gotortuta.

Zorionez, gizarte zibilak urratsa egin zuen, eta usteltzeko bidean zegoen blokeo egoera askatzeko ekarpen erabakigarria egin du, armagabetzearen ardura politikoa eta teknikoa bere gain hartuta. Nabarmendu behar da, halaber, armagabetze prozesu honek euskal erakundeen aldetik jaso duen babesa.

Oraindik prozesua ez da amaitu, bihar izango baita “armagabetzearen eguna”, eta horregatik oraindik ohartarazi behar dugu bakearen etsaien erasoaldiak jasan ditzakeela. Bihar, armagabetzearen alde, Baionako hirian bilduko diren milaka eta milaka herritarrak dira aurrerabidean segitzeko berme bakarra.

Euskal Herriaren alde egiteko hartu genituen armak eta Euskal Herriaren esku utzi ditugu orain, gure herrian bakea eta askatasuna lortzeko bidean urratsak egiten segitzeko, konponbidearen agendan aurrera egiteko konpromisoak hartu behar direlako.

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA! GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA! JO TA KE INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA LORTU ARTE!

Euskal Herrian, 2017ko apirilaren 7an Euskadi Ta Askatasuna E.T.A.

Zure interesekoa izan daiteke

carles puigdemont bruselas efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estatuko Fiskaltza eta Abokatutza Puigdemonti amnistia ematearen alde agertu dira, Gorenaren ezezkoaren aurrean

Bi erakundeek Kontsituzionaleko berme-gortean aurkeztu dituzte beren idazkiak, Auzitegi Gorenak dirua bidegabe erabiltzeagatik amnistia ez aplikatzeko hartutako erabakiaren aurka presidente ohiak jarritako babes-errekurtsoa onar dezan eskatzeko. Bi erakundeek uste dute Auzitegi Gorenak amnistia aplikatu behar ziola, eta kritikatu dute Amnistia Legea modu "arrazoigabe eta arbitrarioan" interpretatu zuela, hura aplikatzea saihesteko.

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek iritzi dio Sanchezek Estatutuarekiko duen borondatea "itxaropentsu" egoteko modukoa dela, baina ez du atzerapenik onartuko

Imanol Pradalesek gogorarazi du negoziazioei "jarraibide politiko erabakitzaileagoak onartuz" ekitea eskatu dutela. "Hau da, maila politikoan hitzartutakoak ez dituela etengabe topatzen oztopo eta erresistentzia administratibo eta politikoak. Jarrera horrek, ekintza politikoa debaluatzeaz gain, eragin zuzena du Euskadiren aukeretan eta euskal herritarren bizi-kalitatean", esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X