Gobernu bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erkoreka: 'Aukera gutxi dago Jaurlaritzak Kataluniaren bideari jarraitzeko'

Josu Erkorekak esan du Euskadiren eta Kataluniaren errealitateak ezberdinak direla eta, ondorioz, oso zaila dela bi gobernuek estrategia bera konpartitzea.
18:00 - 20:00
Eusko Jaurlaritzak ez du estrategia bera aurreikusten EAE eta Kataluniarako

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozermalearen ustean, "aukera gutxi dago" Urkulluren eta Kataluniako gobernuen estrategia politikoek, autogobernuan sakontzeko, "berdinak izan edo bat egiteko", berezko errealitateetatik abiatu direlako.

Erkorekak Gobernu Bileraren osteko prentsaurrekoan egin ditu adierazpenak, kazetariek egindako galderei erantzunda. Atzo, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Carles Puigdemont presidente katalanak bilera izan eta gero.

Batzarra eta gero, bi gobernuek, ohar baten bidez, Estatua "nazioen errealitateei" elkarrizketaren bidez egokitzeko beharra defendatu zuten.

Erkorekaren esanetan, bi agintarien arteko bilera "adeitasun politiko eta instituzionalean" kokatu zen, baina onartu du autogobernuan sakontzeko estrategia eztabaidatu zutela. Era berean, "bi nazioen", Estatuaren eta Europar Batasunaren errealitate politikoak aztertu zituzten.

Ildo horretan, Erkorekak azaldu du Urkullu Hipercorreko atentatuko biktimak oroitzeko ekitaldian parte hartzeko joan zela Kataluniara, eta behin han egonda, Generalitateko presidentearekin bildu zela, protokoloak hala agintzen duelako.

Hori bai, batzarra testuinguru politikoaz hitz egiteko baliatu zuten eta biak bat datoz helburua "autogobernu" gehiago lortzea dela.

Erkorekak zehaztu du Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Gobernuak ez dutela bide horretan estrategiarik konpartitzeko inolako konpromisorik hartu eta etorkizunean hala gertatzea oso zaila dela aitortu du.

"Euskadiko eta Kataluniako errealitate politiko eta sozialak ezberdinak dira eta, ondorioz, aukera gutxi dago bi gobernuek estrategia bera konpartitzeko", azpimarratu du.

Urkullu eta Puigdemont aldizka bilduko dira aurrerantzean, baina "Euskadik eta Kataluniak iragan politiko ezberdinak dituztela onartuta".

Amaitzeko, Erkorekak nabarmendu du helburu politikoak lortzeko estrategia bera ez erabiltzeak ez duela esna nahi Eusko Jaurlaritza eta Kataluniako Gobernua "elkarrengandik aldenduta" egon behar dutela.

 

 

>

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X