Albiste da
Ramon Rubial Sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egiguren eta Zapatero saritu dituzte, 'bakea eta sozialismoa defendatzeagatik'

'Euskadirentzat askatasuna eta bakea lortzeko arriskatu eta ETAren aurrean gogor egin zuten hainbat eta hainbat sozialista anonimori' eskaini die saria.
Idoia Mendia eta Jesus Egiguren, Ramon Rubial sarien ekitaldian. EFE
Idoia Mendia eta Jesus Egiguren, Ramon Rubial sarien ekitaldian. EFE

Jesus Egiguren PSE-EEko presidente ohia saritu dute Ramon Rubial garaikurren ekitaldian, Demokraziaren, Bakearen eta Askatasunaren Defentsa atalean. "Euskadirentzat askatasuna eta bakea lortzeko arriskatu eta ETAren aurrean gogor eutsi zioten hainbat eta hainbat sozialista anonimori" eskaini die saria. Jarraian nabarmendu duenez, "estatu espainiarrak ere ez dizkie eskerrak eman".

Bestalde, Balio Sozialisten Defentsaren saria Jose Luis Rodriguez Espainiako Gobernuko presidente ohiari eman diote. Ez da ekitaldian izan, Venezuelan dagoelako.

Gainerako garaikurrei dagokienez, honako hauek saritu dituzte: Ayuda en Acción Gobernuz Kanpoko Erakundea (Lankidetza eta Elkartasun atalean), Alex Mumbru saskibaloi jokalaria (Kirola), Salto Systems konpainia (Empresa atalean).

Mendiak "EAJrekin eta PPrekin sinatutako akordioak" defendatu ditu

EAJrekin eta PPerekin sinatutako akordioak defendatu ditu Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak sari banaketa ekitaldian. Horrez gain, sozialistek "adostu behar denarekin adostuko dutela" berretsi du, "euskal hiritarrek bizimodu diuna izateko duten eskubidea" bermatzeko.

 

 

>

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X