Zaldibar Argitu plataformak auziaren mamia ikertzeko eskatu eta hortik "desbideratzeko ahaleginak" salatu ditu
Arantza Baigorri EH Bilduren Zaldibarko alkate ohia ikerketapean dagoela jakin ostean, oharra atera du herritarren plataformak. Horren ustez, alkate izandakoak edo horren alderdiak azalpenak eman beharko dituzte, baina lehentasuna da luizia eta bi langileren heriotza eragin zuten faktoreak ikertzea.
Zaldibarko hondamendiaren harira, ingurumen delituak ikertzen ari den auzian Arantza Baigorri EH Bilduren alkate ohia inputatu dutela jakin berritan, oharra kaleratu du Zaldibar Argitu herri plataformak "arreta ez desbideratzea" eta bi langileen heriotza eta ingurumen kalte ikaragarria eragin zuten faktoreak ikertzea eskatzeko.
Sei puntuko ohar labur batean, auzia ikertzea eskatzeko sortutako herritarren plataformak salatu du auziak 6 urte daramatzala instrukzio fasean, "etengabeko luzapenak" izan dituela eta lehentasuna dela luizia eragin zuten faktoreak ikertzea, ardurak zehazteko. Plataforma hori osatzen duten herritarren ustez, orain zabaldu den informazioa "ez doa norabide horretan". Horren harira, arreta "arazoaren benetako mamitik desbideratzeko ahaleginak antzuak" izango direla ohartarazi dute.
Dena dela, nabarmendu du Baigorri alkate ohiak edota EH Bilduk azalpenak eman beharko dituztela udalerriko Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) Verter Recyclingen mesedetan moldatu ote zuten zehazteko, baina gaineratu du oraindik argitu gabe dagoela horretan Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ardurarik izan zuten; izan ere, gogora ekarri duenez, Zaldibarko HAPOk Aldundiaren oniritzia jaso zuen 2020ko apirilean, eta sasoi hartan Azpiegituretako eta Lurralde Garapenerako foru diputatua zenak sinatu zuen, alegia, Imanol Pradalesek.
Era berean, Zaldibar Argitu plataformari "harrigarria" egin zaio Jose Luis Maiztegi eta Juan Mari Uriarte jeltzaleak, 2019 eta 2023 bitartean alkate eta alkateorde izan zirenak, ikertu moduan ez agertzea, Zaldibarko Udalaren eta Verter Recyclingen arteko harremanak horiek "zuzendu" baitzituzten, plataforma horren arabera.
Azkenik, bi eskaera egin dituzte: batetik, instrukzio fasea amaitzeko behingoz, eta bestetik, otsailaren 8an, 12:30ean, Zaldibarko Eitzaga auzoan urtero egin ohi duten ekitaldian parte hartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.