Ekitaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk ez du erabakitzeko eskubidea onartzen ez duen erreformarik babestuko

Horrez gain, estatu espainiarrarekin 'berdinetik berdinera' aritzeko harremana ezartzearen garrantzia azpimarratu du EH Bilduko koordinatzaileak.
Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzaile nagusia. EFE

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak azpimarratu duenez, alderdiak ez du Euskadiko autogobernuaren erreformarik babestuko, estatu espainiarrarekin "berdinetik berdinera" aritzeko harremana ezartzeaz gain, erabakitzeko eskubidea onartzen ez badu.

Hala azaldu du Otegik, koalizioak Arabako mahai politikoa aurkezteko Gasteizen egindako ekitaldian. Hamar emakumek eta bederatzi gizonek osatzen dute taldea, eta Ibon San Saturninok koordinatuko du.

Ezker abertzaleko buruzagiak iragarri duenaren arabera, EH Bilduk autogobernurako eredua aurkeztuko du datozen egunotan. Halaber, gai horren inguruko eztabaida estatuarekin ezarri nahi den harreman ereduari buruzkoa dela gaineratu du, eta ez eman gabe dauden eskumenen gainekoa.

Horrez gain, garbi utzi du EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin "berdinetik berdinera" aritzeko harremana nahi duela, erabakitzeko eskubidea "erakundetzeaz" gain.

Kataluniako egoeraz ere hitz egin du Otegik. Zentzu horretan, Espainiako konstituzioko 155. artikulua ezarrita Mariano Rajoyren Exekutiboak abiatutako "kontrarreformak" euskal autogobernuari eta Euskadiko gizarte eskubideei eragingo diela ohartarazi du.

Bestalde, EAJ eta jeltzaleen itun-politika kritikatu ditu, Euskadi "atzerantz" daramala argudiatuta. Ondoren, 155. artikulua bertan behera uztean Andoni Ortuzarren alderdiak aurrekontu orokorrak negoziatu ahal izango dituela esateak "grazia" ematen diola azpimarratu du. Izan ere, Otegiren esanetan, "egoera erabat salbuespenezkoa dela kontuan izanik", ez du axola "aktibatuta

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramiro González: "Talgoren egoitza sozialaren itzulera oso albiste ona da, sinbolismoz betea"

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Talgo enpresaren egoitza soziala Arabara itzultzea goraipatu du. Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketan, Talgo erosteko operazioaren azken berriak izan ditu hizpide. Zalantzarik gabe esan du "oso albiste ona dela euskal industriarentzat eta bereziki Arabako industriarentzat", eta nabarmendu du Talgo aktibo garrantzitsua dela lurraldeko jarduera industriala berreskuratzeko.

Gehiago kargatu