Nazioarteko euskal komunitatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak Diasporaren Lege berri bat sustatuko du 2026an, egungo erronketara egokitzeko

Euskal herritarrek atzerrian duten presentzia aprobetxatzea da helburua, eta "Euskadi Globala" estrategian eragile diplomatiko gisa interesgarriak izan daitezkeen pertsona guztiak sare horretan sartzea.

Imanol Pradales lehendakaria Boisen. Argazkia: Irekia

Eusko JaurlaritzaDiasporaren Lege proiektu bat igorriko dio datorren urtean Eusko Legebiltzarrari, 1994ko indarreko araudia garai berrietara egokitzeko eta, horrela, Euskaditik kanpo bizi den euskal gizataldeak dituen behar berriei erantzun ahal izateko.  "Egungo barne eta kanpo testuingurura egokitutako lege bat behar dugu. XXI. mendeko euskal diaspora egituratzeko jauzia egiten lagunduko digun lege bat", esan du lehendakariak.

Pradalesek Boiseko Unibertsitateak antolatutako mintegi batean egin du iragarpena, diasporaren erronkei buruz hausnartzeko. Testuinguru horretan, lehendakariak uste du badela garaia lan egiteko moduak eta tresnak berritzeko, euskal gizataldeak kanpoan dituen errealitate berriei erantzutea helburu.

Ildo horretatik, helburua da euskal herritarrek atzerrian duten presentzia aprobetxatzea, eta "Euskadi Globala" estrategian eragile diplomatiko gisa funtsezko aktibo diren pertsona guztiak sartzea. Arau honen beste helburuetako bat da Euskadi berriro abangoardian kokatzea, kanpoan dagoen euskal kolektibitateari arreta emateko.

Horrela, pertsonak erdigunean jarri nahi dira, Euskadi mundu mailako ekosistema eta sare aurreratuenekin konektatzeko eta mundu osoan aukera berriak aurkitzen laguntzeko.

Lehendakariak indarrean dagoen Diasporaren Legea goraipatu du, nazioarteko euskal komunitatea trinkotzeko balio izan duelako, Euskal Etxeekin eta Federazioekin elkarlanean. Hala ere, Pradalesek azpimarratu duenez, "egungo diaspora aldatu egin da, askotarikoa da, eta egoera berriek urrats berriak eskatzen dituzte".

Testuinguru horretan, lehendakariak esan du "Euskadik jauzi berri bat" eman behar duela nazioartean, eta "Euskadi Globala" estrategia errealitate bihurtzeko lan egin behar duela. “Euskadin prest gaude nazioarteko testuinguruak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko. Europar gisa Europaren etorkizunean eta munduan zehar protagonista izateko. Gure gaitasunetatik abiatuta geure lekua hartzeko garaia da hau”, azpimarratu du lehendakatiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X