Estatus berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aniztasuna eta estatutu-bidea errespetatzeko eskatu die Mendiak EAJri eta EH Bilduri

"Euskal herritarrak herritarren eta nazionalen artean klasifikatu nahi izatea" leporatu die bi alderdiei PSE-EEko idazkari nagusiak.
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia, Gasteizko ekitaldian. Argazkia: EFE
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia, Gasteizko ekitaldian. Argazkia: EFE

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak larunbat honetan azpimarratu du aniztasunetik eta estatutu-bidetik soilik egin daitekeela aurrera autogobernuari buruzko eztabaidan: "Herrialde anitza gara, eta ezberdinen arteko akordiotik soilik egin ahalko dugu aurrera", esan du.

Mendiaren ustez, euskal herritarrak "ez gara inoiz orain baino gehiago izan", autogobernuari buruz hitz egitean, eta azaldu du estututuko bidetik egingo duela Euskadik aurrera etorkizunean, eta ez nazionalistek proposatzen dituzten beste bide batzuetatik, gaineratu du. "Euskal herritarrak ez gara inoiz gaur baino gehiago izan, eta nekez izango gara gehiago, autogobernuaren bitartez izan ezean", esan du.

PSE-EEko buruak azpimarratu duenez, garrantzitsua da orain ezberdinen arteko bizikidetzak zuzentzea Estatutuaren berrikuntzaren ardatza, "herritarren eta nazionalen artean ezberdintzen saiatu beharrean, EAJk eta EH Bilduk nahi duten bezala".

Mendiaren hitzetan, "Europako etorkizunaren bidea federalismotik doa, ez nazionalismotik, ezta mugatatik ere".

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X