Erabkitzeko eskubidea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk eta EH Bilduk erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute Europan

Erabakitzeko eskubidea "europarra eta europazalea" ere badela esan du Egibarrek. Maddalen Iriartek, berriz, Euskadiri eta Kataluniari eskubide hori aitortzea eskatu du.
Joseba Egibar eta Maddalen Iriarte. Argazkia: EiTB
Joseba Egibar eta Maddalen Iriarte. Argazkia: EiTB

Joseba Egibar EAJren bozeramaileak erabakitzeko eskubidea "europarra eta europazalea" ere badela defendatu du gaur Europako Parlamentuan, EH Bilduko Maddalen Iriarterekin batera emandako hitzaldian. Biek ala biek Estatutu berriaren proposamena aurkeztu dute.

Hain zuzen ere, ERC, EAJ, PDeCAT, BNG eta EH Bildu alderdiek autodeterminazio eskubideari buruz antolatutako jardunaldiaren baitan eman dute hitzaldia. Han, besteak beste, Legebiltzarreko eta ANC eta Omnium erakunde kataluniarretako ordezkariek parte hartu dute.

Hala, bai Joseba Egibarrek eta baita Maddalen Iriartek ere euskal nazionalisten aldarrikapenak azaldu dituzte. Gainera, Gernikako Estatutua berritzeko bidean, bi alderdiek Autogobernuarekin lotuta erdietsitako akordioa aurkeztu dute.

Egibar, bere aldetik, erabakitzeko eskubidea EB barrutik gauzatzearen alde agertu da. Nolabait esateko, erabakitzeko eskubidea europarra ere badela azpimarratu du, "bidean traba asko aurkitu dituen arren".

Bestalde, Iriartek adierazi du beste herrialde batzuetan "naturala" dela herritarren eskubideak bermatzea; aitzitik, "Estatuan bide luzea dago, oraindik ere, zeharkatzeko".

Bukatzeko, Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak gaurko hitzorduari buruzko iritzia eman du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.

EH Bilduk erabakitzeko eskubidea aintzatestea eskatu du Bruselan

Maddalen Iriarte EH Bilduk Legebiltzarrean duen ordezkariak Euskadiko eta Kataluniako herritarrei zer nahi duten adierazten uztea aldarrikatu du gaur Bruselan, eta gogora ekarri du EAJrekin hitzartutako akordioak erabakitzeko eskubidea barne hartzen duela. Halaber, EH Bilduren eta EAJren artean, hautesleriaren botoen % 58 batzen dutela zehaztu du.

EH Bilduren helburua "euskal estatu aske bat" eratzea dela ziurtatu ostean, oraindik fase hori ez dela heldu onartu du, baina argi utzi du horretarako prest egongo direla.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X