Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Josu Goia ezker abertzaleko kide historikoa hil da

Herri Batasuna lehen Mahai Nazionaleko kidea, Nafarroako lehenetariko parlamentaria eta Berako alkatea 71 urterekin zendu da.
Josu Goia / Irudia: EITB.

Josu Goia zendu da, ezker abertzaleko kide historikoa. Herri Batasunaren lehenengo Mahai Nazionalean parte hartu zuen.

1947an jaio zen Goia, Beran (Nafarroa). Bertako alkatea izan zen Euskal Herritarrok alderdiarekin, 1999tik 2003ra. Urte horretan, Beraginez hautagaitzako zerrendaburua izan zen Nafarroako udalerrian, baina Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuen.

Politikari nafarra Herri Batasunaren lehenengo Mahai Nazionaleko kidea izan zen, eta Nafarroako Parlamentuaren legebiltzarkidea 1979an.

Egin-eko Administrazio Kontseiluan parte hartu zuen, eta Gara egunkaria argitaratzen duen Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkarteko kontseilaria 2018ra arte.

Musikaria eta abeslaria ere izan zen, politikan sartu baina aurretik, baita idazlea eta eskultorea ere.

Igandean izango da hileta, 17:00etan, Beran.

Albiste gehiago politika

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek "lidergo eta koordinazio handiagoa" eskatu dizkio Sanchezi, oztopo administratiboak eta eragozpen politikoak gainditzeko

"Akordioak betetzeko daude", adierazi du Pradales lehendakariak Lankidetza Iraunkorreko Aldebiko Batzordearen bileraren amaieran. Imanol Pradalesek "borondate politikoa" aitortu du Pedro Sanchezen aldetik, baina "ordena jartzeko" eskatu dio. "Erritmoa bizitu eta edukietan aurrera egin behar dugu, adostutako egutegia betetzeko", gaineratu du lehendakariak.

tribunal-justicia-union-europea-tjue-curia-europa-eu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Europako Batzordeak zalantzan jarri du amnistia legeak "interes orokorrari" erantzuten dionik

Europako Batzordearen izenean parte hartu duen abokatu espainiarraren arabera, argi dago amnistia legea Sanchezen inbestidura lortzeko akordio politiko baten ondorio dela. Halaber, nabarmendu du Veneziako Batzordeari entzungor egin eta legea premiaz tramitatu izanak klase politikoaren, erakundeen eta gizartearen arteko "arrakala are sakonagoa" izatea eragin duela.   

Gehiago kargatu