Kongresuak Gorenari jakinarazi dio 750.000 eurotik gora ordaindu zizkiola Abalosi, soldata eta dieta artean
'Koldo auziko' instrukzio epaileak egindako errekerimenduari erantzun dio horrela Diputatuen Kongresuak. Izan ere, Leopoldo Puente magistratuaren arabera, buruzagi sozialistaren kontu korronteetako zifrak ez zetozen bat Ogasunak emandako informazioarekin.
Jose Luis Abalos Auzitegi Gorenaren kanpoaldean. Artxiboko argazkia: EFE
Diputatuen Kongresuak Auzitegi Gorenari jakinarazi dio 751.421,56 euro ordaindu zizkiola Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiari, soldata eta dieta artean, 2014tik 2024ra bitartean. Koldo auziko instrukzio epaile den Leopoldo Puenteren arabera, buruzagi sozialistaren bankuko kontuetako zifrak ez zetozen bat Ogasunak emandako informazioarekin. Hori dela eta, Gorenak errekerimendua egin zion Kongresuari.
Ogasunaren informazioa aintzat hartuta, Guardia Zibilaren UCO Unitate Zentral Operatiboaren txostenak jasotzen duen kopuru ia bera da (751.421,57 euro).
Guardia Zibilak ohartarazi zuen Abalosen kontu korronteetan 79.841,74 euroko diru-sarrerak ageri zirela tarte horretan.
Zifra dantza horrek bultzatu zuen instrukzio epailea Kongresuari informazioa eskatzera.
Kongresuak bidalitako informazioaren artean, bidaia gastuak ere jasotzen dira, 2745,26 guztira.
Abalosek PSOEri egindako dohaintzetan ere datu kontrajarriak hautematen zituen Guardia Zibilak. Ogasunaren arabera, 44 729,29 euro dohaintzan eman zizkion alderdiari, baina bankuetako kontuek 8.471,36 euro baino ez zituzten islatzen. Hori dela eta, instrukzio epaileak informazioa eskatu zion PSOEri.
Zure interesekoa izan daiteke
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.