Abalosen hitzetan, Cerdan eta Garciaren “ustelkeria dinamika” Nafarroatik zetorren, eta “erabili” egin dute
Garraio ministro ohiak Ser irrati kateari eskaini dion elkarrizketan azaldu duenez, Cerdanek eta Koldok Ministerioan jarri zuten, eta, ondoren, "presioa" egin zioten kontratazio publikoetan "eragiteko".
Jose Luis Abalos, Valentzian duen etxebizitzaren atarian, maiatzaren 10ean. Argazkia: EFE
PSOE alderdia bete-betean nahastu duen ustezko ustelkeria kasuari lotuta, Jose Luis Abalos Espainiako Garraio ministro izandakoak biktima gisa aurkeztu du bere burua. Horren esanetan, Santos Cerdan eta Koldo Garciaren ustezko "ustelkeria dinamika" aurretik zetorren, eta Nafarroan zuen jatorria. Azaldu duenez, Cerdanek eta Koldok Ministerioan jarri zuten, eta, ondoren, "presioa" egin zioten kontratazio publikoetan "eragiteko".
Ser irrati kateari ostegun honetan eskaini dion elkarrizketan, Abalosek esan du bera dela kasu honetako “baboa” edo “ergela”.
Alderdi Sozialistako Antolakuntza idazkari ere izan zenak esan du ez duela bere burua ezagutzen hedabideetan zabaldu diren audioetan. Halaber, Abalosek ukatu egin du obra publikoak esleitzearen truke komisioak jaso eta PSOE modu irregularrean finantzatu izana.
Guardia Zibilak bere etxebizitza erregistratu zuenean berarekin zegoen emakumea disko gogor bat ateratzen ahalegindu zen. Horri buruz galdetuta, Abalosek erantzun du bertan gordeta zeukala bere defentsarako estrategia: Sanchezekin, ministroekin eta hainbat hedabidetako zuzendariekin 2021etik izandako elkarrizketak. Edozein kasutan, horren arabera, elkarrizketa garrantzitsu guztiak Guardia Zibilaren esku daude Koldo Garciaren etxea erregistratu zutenetik; izan ere, aitortu du Koldoren etxean gordetzen zuela ministro zen garaiko dokumentazioa.
Bestalde, Abalosen iritzian, Sanchezek gaizki tratatu du. Bere kontrako zantzuak agertu zirenean, baztertu egin zuen, eta, aldi berean, Cerdanen errugabetasuna defendatu du azken unera arte.
Azkenik, emakumeekin duen harremanaz galdetuta, esan du inork ez duela bere bizitza pribatuaren analisi garbirik lortuko, eta astelehenean Auzitegi Goreneko epailearen aurrean deklaratuko duela baieztatu du. Ildo horretan, ez du baztertu Fiskaltzarekin akordioa lortzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.