PSNk gaur aukeratuko du Alzorrizen ordezkoa, azken horrek Cerdan auziagatik dimisioa eman ondoren
Atzo zabaldutako ohar batean, Servinabarrek ukatu egin zuen Santos Cerdanekin inolako loturarik duenik, eta nabarmendu zuen ikertzaileek ez dutela orain arte delitu zantzurik ikusi enpresaren jardunean.
Ramon Alzorriz, artxiboko irudi batean.
'Koldo auzia' delakoaren harira Guardia Zibilaren UCO unitatearen azken txostenek Nafarroan jarri dute sarearen abiapuntua, eta PSN alderdian lurrikara eragin du gaiak. Ramon Alzorrizek dimisioa aurkeztu zuen Nafarroako sozialisten idazkariorde nagusi gisa, eta Parlamentuan zuen eledun kargua ere utzi egin zuen. Gaur arratsaldean aukeratuko du haren ordezkoa PSNren zuzendaritzak.
Prentsaurreko batean, Alzorrizek azaldu zuen bere bikotekideak Belateko tuneletako eraikuntzan parte hartu zuen Servinabar enpresan lan egin zuela. Ikertzaileen txostenen arabera, Santos Cerdan diputatu ohi sozialista enpresa horren % 45en jabe zen.
Parlamentari izaten jarraituko du Alzorrizek, eta atzoko saioan, bozeramaile kargua bete duen eserlekuan egon zen eserita —Maria Chivite Foru Gobernuko presidentearen atzean—, hitzik hartu ez bazuen ere.
Aurrerantzean, beste aulki batean eseriko da. Seguruenik, sozialisten bankadaren azken ilaran.
"Erortzen dena erortzen dela"
Hedabideen aurrean atzo egindako agerraldi batean, Chivitek esan zuen "erortzen dena erortzen dela" jardutea hitz eman zuela, eta hori betetzen ari dela azpimarratu zuen.
Nafarroako Alderdi Sozialistaren Batzorde Iraunkorra premiaz batzartu zen, egoera aztertu eta aurrera begirako erabakiak hartzeko. Nafarroako presidenteak argi utzi zuen berak ez duela dimitituko, ez baitago horretarako arrazoirik.
Ikerketa batzordea
Bien bitartean, PSN, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta EH Bildu alderdietako talde parlamentarioek Nafarroako Parlamentuan ikerketa batzorde bat sortzea adostu zuten.
Lau alderdi politikoek irailera arte ez itxarotea eta batzordea lehenbailehen martxan jartzea erabaki zuten, eta sinatutako eskaerak batzordearen lanak uda honetan bertan hastea ahalbidetuko du.
Servinabarren oharra
Bestalde, hedabideetara igorritako ohar batean, Servinabar enpresak ukatu egin zuen Cerdanekin inolako harremanik izatea: "ez da bazkidea, eta ez da inoiz izan. Ez dago Cerdanek enpresaren partaidetza soziala eskuratu duela egiaztatzeko eskriturarik".
Agiriaren arabera, ezin dira egiazkotzat jo UCOren txostenean jasotako baieztapen guztiak. Horregatik, Servinabarrek "zehaztugabetzat" jo ditu UCOren txostena argitara eman zenetik komunikabideetan zabaltzen ari diren albisteak.
Zure interesekoa izan daiteke
EAJk Sanchezen gaineko presioa areagotu du, eta PPk "Parlamentua isilaraztea" leporatu dio
Kongresuan egin duten Gobernuaren kontrol saiak bi gai nagusi izan ditu. Batetik, EAJk Sanchezi aurrekontu batzuk aurkezteko edo hauteskundeak deitzeko eskaria egin dio. Bestetik, PPk kritika ugari egin dizkio hauteskundeak aurreratzeko bere bozketa proposamena atzera bota ondoren.
Aske utzi dute Enrique Maya Iruñeko alkate ohiari egindako erasoarekin lotuta atxilotu duten gizona
Joan den ekainaren 9an, Iruñeko alkate ohia iraindu eta bularrean kolpatu zuten Estafeta kalean, inolako kalterik jasan gabe. Egun batzuetako ikerketaren ostean, atzo, asteartea, gizon bat atxilotu zuten autoritatearen aurkako atentatu delitu bat egotzita.
Epaileak ez dio kautelazko neurririk ezarri Zapaterori, ez baitu ihes egiteko eta frogak suntsitzeko arriskurik ikusi
Epailearen esanetan, “ez ditu ezeztatu inputazio autoan jasotako delitu zantzu arrazoizkoak”.
Pradalesek elikagaien eta energiaren BEZa jaistea eskatu dio Sanchezi, eta oposizioak erantzun falta kritikatu du
Eusko Legebiltzarrak bizimodu duina bermatzeko osoko bilkura monografikoa egin du gaur, EH Bilduk bultzatuta. Otxandianok ohartarazi du ongizaterako arrisku nagusia ez dela balizko "inbasio militar bat", etxebizitzen garestitzea eta soldata txikiak baizik, eta sektorea "desmerkantilizatzea" eskatu du.
Zapaterok deliturik egin izana ukatu du epailearen aurrean: "Egia nagusituko da, eta zalantzan daudenei konfiantza itzuliko diet"
Espainiako Gobernuko presidente ohia eraikinaren atari nagusitik sartu da, eta hiru orduz deklaratu du. Ondoren zabaldu duen oharrean, errugabea dela berretsi du: "Mingarriena da jakitea jende asko etsita senti daitekeela, nitaz esaten direnak sinesten baditu".
Albiste izango dira: Zapateroren deklarazioa Auzitegi Nazionalean, lehendakariari elkarrizketa eta Azkena Rock jaialdiaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradales: “Neurri nagusia etxebizitza gizarte funtsa da, eta 2027ko aurrekontura begira neurri berriak sartuko ditugu”
Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du etxebizitzaren arazoa ezin dela "egun batetik bestera" konpondu, eta uste du legealdiaren bigarren erdian ereindakoaren lehendabiziko fruituak jasoko direla.
Lehendakaria: "Sanchezek orain arte eman ez dituen azalpenak eman beharko ditu, gardentasunez"
Euskal Telebistan elkarrizketa egin du Imanol Pradales lehendariak, agintaldiaren erdira iritsi denean. Espainiako gobernuburuak "zentzua eman" behar dio legealdiaren azken txanpari, adibidez, transferentzien negoziazioan. Horri dagokionez, aurreratu du Transferentzien Batzorde Mistoa datorren astelehenean, ekainaren 22an, bilduko dela.
Lehendakaria: "Aukera eman behar zaie Enplegu Legearen inguruan zabalik dauden negoziazioei"
Imanol Pradales lehendakariak "itxasopentsu" ikusten du enplegu publikoan euskara eskakizunak arautuko dituen legea adosteko EAJren eta EH Bilduren arteko negoziazioa. Ekainaren 25ean egingo da gaiaren inguruko bozketa Eusko Legebiltzarrean.
Kongresuko Mahaiak ez ditu onartu hauteskundeak aurreratzea eskatzen zuten Juntsen eta PPren zuzenketak
Bilera telematiko batean, Mahaiaren gehiengoa (PSOE eta Sumar) osatzen duten alderdiek argudiatu dute eskumen hori Gobernuko buruarena dela esklusiboki, eta ez botere legegilearena.