Chivite, Alzorrizen dimisioa dela eta: "Erortzen dena erortzen dela esan nuen, eta betetzen ari naiz"
Maria Chivite Nafarroako presidenteak ez du dimisioa emango eta nabarmendu du ez dagoela ez bera, ez Nafarroako Gobernua eta ezta PSN alderdia ere ustelkeria kasuekin lotzen duen ezer.
Ramon Alzorriz PSNren idazkariorde nagusiaren dimisioa iragarri eta biharamunean, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidente eta PSNren idazkari nagusiak esan du Guardia Zibilaren txostenaren aurrean berak argi esan zuela "erortzen dena erortzen dela" jardungo zuela, eta hori betetzen ari dela azpimarratu du.
Nafarroako Alderdi Sozialistaren Batzorde Iraunkorra premiaz batzartu da gaur goizean, Ramon Alzorriz antolakuntza idazkariak dimititu egingo zuela iragarri ondoren, atzo iluntzean. Maria Chivite Nafarrorako sozialisten idazkari nagusi eta Nafarroako presidenteak esan du berak ez duela dimitituko, ez baitago horretarako arrazoirik.
Horren hitzetan, Alzorrizek ez du inolako deliturik egin, eta, beraz, "ez dago dimisioa emateko arrazoirik", "inongo txostenetan ez baita ageri legez kanpoko ezer" egin duenik.
Hala, nabarmendu du ez dagoela ez bera, ez Nafarroako Gobernua ezta PSN alderdia bera ere inolako ustelkeriarekin lotzen duen ezer.
Horrez gain, iragarri du ekainaren 20an izango dela bozeramaile berria aukeratzeko alderdiaren exekutiba.
Ramon Alzorrizek Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkariorde nagusi kargua utzi egin zuen asteazkean , Guardia Zibilaren UCOk egindako ikerketen ondotik, eta Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari nafarrak dimisioa eman eta gero.
Jakinarazi zuenez, bere bikotekideak Belateko tuneletako eraikuntzan parte hartu zuen Servinabar enpresan lan egin izan du. Atzo bertan publiko egin zen Cerdan enpresa horren % 45en jabe zela.
Zure interesekoa izan daiteke
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.