Miaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guardia Zibilak Sener enpresaren Getxoko bulegoak miatu ditu

EFE albiste agentziaren arabera, '% 3ko auzia'rekin, hau da, CDCren ustezko finantzaketa ustelaren auziarekin, du zerikusia miaketak.
Guardia zibilaren agente bat, Senerren bulegoen kanpoaldean. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Guardia Zibilaren agenteak Sener ingeniaritza enpresak Getxon (Bizkaia) dituen bulegoetan sartu dira gaur goizean, miaketa egiteko. EFE albiste agentziaren arabera, miaketak '% 3ko auzia'rekin (CDC alderdiaren ustezko finantzaketa ustelari buruzkoa) du zerikusia.

Hainbat patruila enpresaren kanpoaldean izan dira, beste agente batzuek bulegoak miatzen zituzten bitartean.

EFE albiste agentziak ikerketaren iturriak aipatuta jakinarazi duenez, Sener konpainiako zuzendari baten ordenagailua arakatu dute agenteek. Getxoko ingeniaritza enpresak Kataluniako abiadura handiko trena eraikitzen parte hartu zuen, eta horrekin zerikusia duten dokumentuak ere bilatu dituzte.

Bizkaian ez ezik, Katalunian ere miaketak egin dituzte auzi horren kontura. Hala, Lehiarako Aginte Katalanaren bulegoetan eta Bartzelonako beste zazpi enpresatan ere sartu da Guardia Zibila.

Albiste gehiago politika

Gehiago kargatu