Legebiltzarrak atzera bota du pobreziaren eta bazterkeriaren aurkako herri-ekimena
Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) hobetze aldera aurkeztutako legegintzako herri-ekimenari uko egin dio Eusko Legebiltzarrak, 51.000 sinaduraren babesa zeukan arren.
EAJ, PSE-EE eta PP alderdien kontrako botoak jaso ditu, hain zuzen, "pobrezia eta bazterkeria gainditzeko, kalitatezko babes sozial publiko baten aldeko sistema" proposatzen zuen lege-proposamenak.
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, aldiz, herri-ekimena babestu dute. Besteak beste, DSBEa eskuratzeko adina 23 urtetik 18ra jaistea planteatzen zuen ekinbideak, eta erroldatzea urtebetekoa izatea ere. Halaber, DSBEaren zenbatekoa igotzea proposatzen zuten.
Esan bezala, Legebiltzarraren urteko lehenengo osoko bilkurara iritsi da herri-ekimena, Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi ez badu ere. Lege-proposamena atzera botatzeko orduan arrazoitu dutenez, EAJk eta PSE-EEk dagoeneko aurkeztu dute diru-sarrerak bermatzeko errentaren erreformarako proposamena.
Nolanahi dela, lege-proposamen horri buruzko eztabaida etenda dago gaur-gaurkoz, oposizioko alderdien babesik lortu ez duelako.
Legebiltzarrean eztabaidatu den bigarren herri-ekinbidea izan da gaurkoa. 10.000 sinadura lortuz gero, mota horretako proposamenak eztabaidatzeko aukera ematen du araudi berriak.
Janire Landaluze ELAko ordezkaria izan da legebiltzarkideen aurrean ekimena defendatu duena. Laguntza sozialen sistema aldatzeko beharra nabarmendu du Landaluzek, beharrizanak handitu direla eta sistemak "murrizketak" izan dituela argudiatuta.
Landaluzeren arabera, eztabaida irekitzeari uko egitea ez da gizarteak eskatzen duena, eta Legebiltzarraren eta herritarren arteko tartea areagotzen du horrek.
Zure interesekoa izan daiteke
Denis Itxaso: "Etxebizitzaren arazoak konponbidea du eta Euskadik badu plan bat horretarako"
Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak uste du Etxebizitza Arloko Premiazko Neurrien Legea onartuta, Eusko Jaurlaritza aurrera doala "EH Bilduren eta PPren arteko su gurutzatuaren erdian". "Gobernuak errei zentral bat okupatzen du herritarren arazo zentral baten aurrean", gaineratu du Itxasok.
Joxerramon Bengoetxeak akordioak lortzeko borondatea ikusten du, bai Jaurlaritzan eta bai EHUn ere
Joxerramon Bengoetxeak azaldu duenez, Jaurlaritzak eta EHUk asteak daramatzate bilerak egiten. "Kontraste garrantzitsuak izan ditugu gure artean", baina bi aldeek "borondatea" dute "bi aldeentzako akordio onena bilatzeko", azaldu du.
Antxon Alonso enpresaria atxilotu dute, Bizkaian, Leire Diez eta EIPSren presidente ohia atxilotu dituzten polizia-operazioan
Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboa miaketak egiten ari da Madrilen, Sevillan eta Zaragozan, tartean, Forestalia enpresak Zaragozan duen egoitzan.
Espainiako Gobernuak "legez kontrakotzat eta baliogabetzat" jo ditu Txiki eta Otaegi epaitu zituzten gerra-kontseiluak eta bien exekuzioak
Familiek eskaera egin ondoren, eta Memoria Demokratikoari buruzko 20/2022 Legea aplikatuz, Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegiren aldeko Aitorpen eta Erreparazio Pertsonaleko Adierazpena onartu du Espainiako Gobernuak, "arrazoi politikoengatik" jazarri zituztela, "bermerik gabeko" epaiketetan zigortu zituztela eta "giza eskubideen urraketen biktimak" izan zirela aitortuz.
Gazako genozidioaren arduradunek kontuak emango dituztela esan dio Sanchezek Abbasi
Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak Espainia bisitatu du bigarren aldiz, Gobernuak Estatu gisa onartu ondoren.
Abalosek Kongresuko eskubideak galdu ditu eta kartzelan dagoen bitartean ezin izango du bozkatu
Ministro ohi sozialistak ez du Gorteen ordainsari ekonomikorik jasoko.
Iriartek eta Echevestek ika-mika gogorra izan dute, Gipuzkoako aurrekontuak direla eta
Gipuzkoako Batzar Nagusietan EH Bilduk aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketa atzera bota dute taldeek. Gaurko eztabaidan, Maddalen Iriarte EH Bilduren ordezkariak gogor kritikatu du Elkarrekin Podemosek EAJ eta PSE-EE alderdiekin itxitako akordioa, 2026ko kontuak babesteko. Miren Echevestek alderdi morearen eledunak, bere aldetik, koalizio subiranistak ez duela berdin jokatzen Madrilen eta Gipuzkoan.
Pradalesen ustez, EH Bilduk "irmoki gaitzetsi" behar ditu Ernairen sabotajeak
Imanol Pradales lehendakariaren iritziz, "EH Bilduk ezin ditu eskuak garbitu" Ernaik, Sorturen gazte erakundeak, aldarrikatutako sabotajeei eta erasoei dagokienez. "Onartezina da Ernaik, Sorturen gazte erakundeak, alderdi baten egoitza baten aurkako erasoa publikoki aldarrikatzeko aukera ematea, eta alderdi horren zuzendaritzaren gaitzespenik ez izatea", hori baita, aldi berean, EH Bilduren "muina".
Jose Tomek dimisioa eman du Lugoko Diputazioko presidente gisa sexu-jazarpeneko salaketen ostean, baina alkate jarraituko du
Sozialistak ukatu egin ditu akusazioak, eta aurreratu du "ekintza judizialak" hasiko dituela, eta "alderdia maite" duelako eta "defentsa erraztu" ahal izateko utzi duela kargua.
Guardia Zibilak Leire Diez PSOEko militante ohia atxilotu du, kontratazio publikoetan egin omen dituen irregulartasunengatik
Diez ustezko eraginen trafiko eta eroskeria delituengatik ikertu gisa agertzen da Madrilgo Instrukzioko 9 zenbakiko Epaitegiko titularrak zuzentzen duen auzi batean.