KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bartzelonako Udalak lazo horia kendu du, Hauteskunde Batzordeak hala eskatuta

Kataluniako Gobernuak ere erretiratu egin zuen atzo politiko presoen aldeko pankarta Generalitateko Palautik.
Bartzelonako Udalaren fatxada.
Hauteskunde Batzordearen eskaria dela eta kendu dute lazo horia.

Bartzelonako Udalak preso dituzten politikari independentisten aldeko lazo horia kendu du aurrealdetik, Zonaldeko Hauteskunde Batzordeak hala eskatu eta gero.

Udaletxetik jakitera eman dutenez, bart erretiratu zuten lazo horia, Hauteskunde Batzordeak kutsu politikoa izan zezakeen edozein ikur kentzeko emandako 24 orduko epea amaitu aurretik.

Societat Civil Catalana (SCC) plataformak salaketa jarri zuen Batzorde horretan, udaletxeko fatxadatik lazo horia kentzeko eskatuz, aurreko hauteskundeetan bezala, eta horren aldeko ebazpena kaleratu zuen Batzordeak.

Sant Jaume plaza horretan bertan, baina beste aldean, dago, hain zuzen ere, Kataluniako Generalitatearen egoitza, eta Gobernuak atzo bertan kendu zuen handik politikari presoen aldeko pankarta, Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenak (TSJCk) Esquadrako Mossoei hura kentzeko agindu eta gero.

Quim Torra Generalitateko presidenteak bi aldiz muzin egin dio Palauko fatxadan zegoen pankarta kentzeari, eta horren ondorioz, Mossoei agindu zien TSJCk pankarta kentzeko agindua.

Pankarta kendu, eta handik ordu batzuetara, Kataluniako Gobernuak pankarta berria jarri zuen "Adierazpen askatasuna" leloarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X